Solasaldi
Solasaldia lagunarteko edo jendarteko elkarretaratze bat da, gai baten inguruan hizketa egiteko, gehienetan helburu literario edo artistikoekin. Irratian ere, solasaldiak egiten dira berriei buruz edo gai jakin baten inguruan hizketa egiteko. Bertaratuei solaskide deritze.
Eduki-taula |
[aldatu] Solasaldi dialogikoa
Solasaldi dialogikoa ikasteko eta irakasteko teknika da. Ikas komunitateak deritzon eskolak antolatzeko sisteman oso erabilia, baita ikasketa kooperatiboa eta ikasketa dialogikoa sustatzen duen beste sistema askotan ere. Liburu bat irakurtzeko konpromisoa hartzen dute pertsona batzuek. Egun jakin batean eta ordu jakin batean elkartuko dira gero liburua oinarritzat hartuta hitz egiteko.
Hitz egiteko txandak adostu egiten dira eta beharrezkoa ikusten bada moderatzailea izendatu-edo. Parte hartzaileek liburuaren pasarte bere ustetan esanguratsuenetatik abiatuta eta aipatuta bere ikuspegiak plazaratuko dituzte. Aukeratutako pasartea bereziki interesgarria delako hautatuko dute partaideek edo alderantziz, pasartekoarekin bat ez datozelako eta komentatu nahi dutelako hautatuko dute pasartea.
Iritzi desberdinak, hainbat ikuspegi elkartzeko edo kontrajartzeko aukera paregabea eskaintzen du askotan teknika honek.
Informazioa eta iritziak bateratzeko, modu horizontalean, teknika gero eta erabiliagoa da. Deskonferentzia ere deitu izan da aspaldi honetan.
[aldatu] Literatur solasaldiak
Literaturari buruz, liburu jakin baten gainean hitz egiteko, antolatzen diren solasaldiak.
Euskal Herrian erregularitatearekin antolatzen dira hainbat solasaldi literario. Literatura klubak, irakurle klubak edo literatura txoko bezala ezagutzen dira. Esaterako, Gasteizen, Hika Ateneoan, urtetan egin dira. Iban Zaldua izan da koordinatzaile nagusia (orain Florida parkeko Udal Liburutegian elkartzen dira). Iban Zalduak berak Arrasaten ere solasaldietako koordinatzaile ibili da urtetan baina gero testigua Mikel Ayerbek hartu du. Bilbon Asapala elkarteak antolatu izan ditu urtetan solasaldiak, Santutxu auzoan eta Berbaizu elkarteak Deustun. Donostian ere, Koldo Mitxelena liburutegian, horrelako solasaldiak antolatu izan dira. Harkaitz Cano eta Julen Gabiria ibili dira koordinatzaile, besteak beste. (Beste irakurle klub batzuk ere sortzen ari dira).
Antzeko zerbait egiteko asmoa dago litforoa proiektuaren atzetik, literatura solasaldi modukoa baina idatziz, internet dela medio. Ikus foro.
[aldatu] Ikus, baita
[aldatu] Kanpo loturak
- Ikaskomunitateak: Materialak
- Ikaskomunitateak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net gunean
- Ikaskomunitate kongresua
- Paulo Freire pedagogoa
- irakurle klub batzuk