Tertuliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tertuliano, beranduago egindako grabatu batean

Tertuliano —latinezko izen osoaz Quintus Septimius Florens Tertullianus— (Kartago, c. 155 - Kartago, c. 240) latinezko kristau apologista bat izan zen. Aldi berean, joera estoikoaren jarraitzaile izan zen eta pentsamendua estoikoa nabarmen baliatu zuen bere apologetika lanean [1]

Bizitza

Zenturioi pagano baten semea zen. Goi mailako heziketa jaso ondoren Erroman aritu zen abokatu moduan eta bertan arinkeriazko bizitza egin omen zuen. 193 urte aldera kristau bihurtu eta Afrikara itzuli zen. Bere bizitzaren azken urteetan eliza utzi, montanismo mugimendu kristaura bildu eta beranduago, sekta zorrotz bat sortu zuen.[2]

Lanak

  • Apologeticum
  • Ad nationes
  • De praescriptione haereticorum
  • Adversus Marcionem
  • Adversus Hermogenem
  • De anima

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Marcia L. Colish. The Stoic Tradition from Antiquity to the Early Middle Ages, 9. orrialdea.
  2. (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía: Tertuliano, 2091. orrialdea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tertuliano Aldatu lotura Wikidatan