Teruel
|
Teruel |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Teruel | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Teruelgo Komunitatea |
||
| Alkatea | Juan Miguel Ferrer Górriz (PAR) | ||
| Koordenatuak | 40°35′N 01°10′W / 40.583°N 1.167°WKoordenatuak: 40°35′N 01°10′W / 40.583°N 1.167°W | ||
| Eremua | 438 km2 | ||
| Distantzia | 0 km Teruela | ||
| Postakodea | 44001 - 44003 |
||
| Biztanleria | 34.240 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 78,17 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1171 | ||
| http://www.teruel.net | |||
Teruel izen bereko probintziako hiriburua, Turia eta Alfambra ibaien bilgunean kokatua.
2006an 34.240 biztanle zituen eta 438 km²-ko azalera du. Honenbestez, biztanle gutxien duen Espainiako hiriburua da, baina baita Aragoiko hirugarren udalerririk populatuena ere, Zaragoza eta Huescaren ondoren.
Monumentu nagusiak: gotiko-mudejar estiloko katedrala (XVI. mendea), dorre mudejarrak, San Pedro elizakoa, San Martin elizakoa, San Salvador elizak (XIII-XIV), Teruelgo maitaleen mausoleoa, Erdi Aroko gotorlekuen hondakinak, arkeologia museoa, apezpiku etxea (XI. mendea).
Merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua da, nekazaritza-gaien merkatu garrantzitsua da, eta industria gunea ere badu. (eraikuntzarako gaiak, janari industria, altzarigintza).
[aldatu] Historia
Zeltiberiar hiria da jatorriz. Erromatarren kolonia izan zen. Musulmanen esku egon zen VIII. mendetik 1171. urtean Alfontso II.ak konkistatu zuen arte. Oso gudu odoltsuak izan ziren 1937-1938 urteetan, Espainiako Gerra Zibilan.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Teruelgo Udalaren webgunea
| Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.