Teshio ibaia

Koordenatuak: 44°54′N 141°42′E / 44.9°N 141.7°E / 44.9; 141.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Teshio
Teshio-gawa
天塩川
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera256 km
Geografia
Map
Koordenatuak44°54′N 141°42′E / 44.9°N 141.7°E / 44.9; 141.7
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera5.590 km²
Arro hidrografikoaTeshio river basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Japoniako itsasoa

Teshio ibaia (japonieraz: 天塩川 Teshio-gawa?) Hokkaido uharteko bigarren ibai luzeena eta Japonia guztiko lauugarrena da. 256 kilometrotako luzera du eta bere arroak 5.590 km² hartzen ditu, Japoniako bigarrena azaleran.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainuerazko Tesh-o-pet izenetik dator, honek "arrantzarako presa" esan nahi du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.158 metrotako altueran du jatorria, Teshio mendian, Hokkaidoren erdialdean. Ipar-mendebalderantz jotzen du Nayoro ibaiarekin bat egin eta Teshio lautadan ibilbide bihurgunetsua hartzen du. Japoniako itsasoan amaitu baino 10 kilometro lehenago hareazko dunek hegoalderantz desbideratzen dute eta azkenik Teshio herrian itsasoratzen da.

Ibaiaren hegoaldeko ertza da Japoniako arroz landaketaren iparraldeko muga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen hasieran itsasontziek nabigatzen zuten ibaian zehar apiriletik azarora, izozturik ez zen garaian noski. 1901ean Shibetsu arte sartzen ziren eta 1904an Nayoro arte. 1909an lurrun makina zuen itsasuntzia estreinatu zuten. Gaur egun ordea ez dauka nabigaziorik.

Gur egun abenturazko kirolak egiten dira bertan eta 160 kilometrotako kayak ibilbideak egin daitezke Teshio ibaian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]