Testigantza erlijiosoaren argudio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Pauloren konbertsioa, Michelangelok irudikatua.

Testigantza erlijiosoaren argudioa Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio bat da.

Lekukoek jainkoen testigantza eman dute historian zehar, baita gaur egun ere. Pertsona ugarik sumatu dute esperientzia erlijioso bat, zentzumenen bidez edo, zentzumenez haratago dagoen pertzepzioaren bidez.

Gainera, historia idatzita dagoenez geroztik, gizakiek erlijio bat izan dute. Eta hori mundu osoan zehar gertatu da, herrien arteko kontakturik ez zegoenean ere. Ateismoa, aldiz, fenomeno berri samarra da.