Testu-editore

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Testu-editore bat, testu-fitxategiak editatzeko programa da.

Askotan sistema eragilearekin batera datoz testu-editoreak eta konfigurazio-fitxategiak edo programazio-lengoaiako iturburu-kodea editatzeko erabil daitezke.

Eduki-taula

[aldatu] Testu-editoreen ohiko ezaugarriak

[aldatu] Bilatu eta ordeztea

Hitzak edo testu-zatiak bilatu eta bat datozen agerpenak beste testu-zatiekin ordezteko gaitasuna. Bilatu eta ordezteak fitxategi guztiari edo aukeratutako zatiari eragin diezaioke.

[aldatu] Ebaki, kopiatu eta itsastea

Oso ohikoa da editoreek testu-zatiak kopiatu edo ebakitzeko aukera ematea, gero fitxategiaren beste lekuren batean edo beste fitxategi batean testu-zatia itsatsi ahal izateko.

[aldatu] Testuari formatua ematea

Zenbait editorek oinarrizko formatua eman diezaieke testuei, hala nola itzulbira edo koska gehitzea.

[aldatu] Desegin eta berregitea

Normalean azken aldaketak desegiteko aukera ematen dute testu-editoreek. Editore zaharretan, azken aldaketa soilik desegiteko aukera ikusi ohi da; editore modernoetan, ordea, aldaketa bat baino gehiago desegin daitezke. Desegiteko aginduaren osagarri gisa dago berregiteko agindua eta justu kontrakoa egiten du.

Tresna pertsonalak