Tetrarkia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tetrarkak, porfirozko eskultura, Bizantzioko jauregitik harpilatua 1204an. San Markoseko Altxorra, Venezia.

Tetrarkia boterea tetrarka deritzen lau pertsonek konpartitzen duten gobernu mota bat da.

Tetrarkia, Diokleziano erromatar enperadoreak 284an Inperioa 238 eta 285 bitartean iraun zuen III. mendeko krisialdiaren ondorioz jasaten ari zen barne kaosari aurre egiteko ezarri zuen gobernu kolegiatu mota izan zen. Tetrarkia sistema baten sorrera Dioklezianoren aldetik, egoera politiko-militarraren ondorioz izan zen, aurreprestatutako plan bat edo inperioa gobernatzeko modu egoki bat ezartzeko baino. Hasieran Diarkia bat izan zen, honen bidez Maximiano zesar izendatu zuelarik 285ean, honek bagauden matxinada zanpa zezan. Urte bete beranduago, Karausioren altxamendua erreprimitzeko ardurarekin, mendebaldeko augusto izendatua izan zen.

Beste alde batetik, Erromak sasanidar inperioarekin zuen etengabeko gatazka eta Karausio garaitzeko saiakerek huts egin izanak Diokleziano tetrarkia eratzera eraman zuten arrazoiak izan ziren. Bi Augustoek aldi berean bi zesarrak izendatu zituzten, Galerio eta Konstantzio Kloro. Honela, inperioa bi zesar eta bi augustoren agindupean geratzen zen. Augustoak inperioaren defentsaz arduratzen ziren, eta Zesarrak (imperiumaz eta diademaz inbestituak) lagundu egiten zituzten, baita ordezkatu ere ezintasun egoeran bazeuden edo hiltzen baziren.

Sistema honetan, behintzat lehen tetrarkian, ez zegoen tetrarka bakoitzaren botere guneei buruzko lurralde banaketa zehatz bat. Diokleziano goragoko botere baten jabe zen, Augusto seniorra baitzen. Egoera hau bigarren tetrarkiaren eman ez zenez, eta nagusitasun arazoengatik zenbait gatazka sortu zirenez, lurralde banaketa lauren artean bigarren tetrarkian gauzatu zen.

Boterearen partaidetza honek ez zuen inperioaren banaketa bat suposatu, Dioklezianok berarentzat gorde baitzuen Auctoritas Senioris Augustia, honela, gainontzeko lurraldeetan partehartze ahalmena mantenduz. Era berean, Dioklezianok tetrarkia berriari forma eman zion, augustoek 20 urteko gobernuaren ondoren kargua utzi behar zutela ezarriz, hala ordu arte zesar zirenak augusto bihurtuz eta hauek euren zesar propioak izendatuz. Era berean, erreformak, erabili behar ziren titulazio moduak adierazten zituen.

« Erromatar enperadoreen titulu arruntak, pius, felix, invictus, augustus, pater patriae, funtsezko prokontsul boterea bezala, soilik bi augustoek erabili zituzten, Dioklezianok eta Maximianok. Euren aldetik, bi zesarrek kontsulatu eta potestas tribunicia kopuru bera zuten, baina ez zuten ahalmen inperialik.  »


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tetrarkia