Teutates

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Remigioren abadian dagoen bere estatua.

Teutates, Tutatis, Tutates edo Toutatis (Galiako zeltaz towˈtaːtis ahoskatua[1]; eusk. «herriaren jainkoa») zelten jainko nagusietako bat izan zen, leinuen jainkoa. Giza sakrifizioak egiten zizkioten; erromatarren Merkurio eta Marteren parekotzat jo dute adituek.[2]


Ikerlari batzuentzat, hitz hau, ez omen da jainko jakin baten berezko izena, adjektibo bat baizik. Adjektibo hau erabiltzen zen, herri edo hiri bateko jainkoa izendatu nahi zenean, baina beste edonolako funtziorik aipatu gabe[3].

Grafito galo-erromatarra, Totatès (Toutatis) izena izkiriaturik duena. Puy-de-Dômeko Voingten aurkitua.

Kultura garaikide popularrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galian eta Britanian gurtua, René Goscinnyk idatzi eta Albert Uderzok irudiztatutako komikietan Asterixek laguntzeko Tutatisi hel egiten diolako da ezaguna egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pierre-Yves Lambert (2003). La langue gauloise. Éditions Errance, Paris.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Blanchard, Florian (2017): "De Taranis au Jupiter cavalier à l'anguipède : réflexions autour du substrat celtique dans la religion gallo-romaine", Haeussler, Ralph eta King, Anthony (ed.). 2017. Celtic religions in the Roman period personal, local, and global. Wales: Celtic Studies publications. 316 or. ISBN 9781891271250, PMC 973919381, http://www.worldcat.org/oclc/1006379804

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.