Texas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Texas
State of Texas
Ereserkia: Texas, Our Texas
Goiburua: Friendship (Laguntasuna)

Texasko bandera

Map of USA TX.svg
Geografia
HiriburuaAustin
30°18′0″N 97°44′0″W
Hiririk handienaHouston
Azalera696.241
Ura %2,74
Punturik altuenaGuadalupe Peak (en) Itzuli
Punturik sakonenaMexikoko golkoa
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakTamaulipas, Chihuahua, Mexiko Berria, Oklahoma, Arkansas, Louisiana, Coahuila de Zaragoza eta Nuevo Leon
Administrazioa
GobernadoreaGreg Abbott
Texasko GobernadoreaGreg Abbott (en) Itzuli
LegebiltzarraTexas Legislature (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of Texas (en) Itzuli eta Texas Court of Criminal Appeals (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria29.145.505 (2020)
149.624 (2020)
Dentsitatea41,86 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Derrigorrezko eskolaratzea-18
Ekonomia
BPG nominala1.759.734.400.000 $ (2020)
1.843.802.700.000 $ (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Historia
Sorrera data: 1845eko abenduaren 29a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
texas.gov

Texas[1] Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatu bat da. Alaskaren ondoren, AEBetako estaturik handiena da, eta Kaliforniaren ostean, bigarren populatuena. Austin du hiruburua, eta Houston, hiririk handiena. Texasek 691.027 km2-ko azalera du, eta 24,3 milioi biztanle inguru.

Mugak: ipar-mendebaldean, Mexiko Berria; iparraldean, Oklahoma; ipar-ekialdean, Arkansas; ekialdean, Louisiana; hego-mendebaldean, Mexikoko estatua; hego-ekialdean, Mexikoko golkoa.

Geografia

Guadalupe mendiak.

Mexikoko golkoaren ondoan lautada emankor bat zabaltzen da, estatuaren heren bat hartzen duena. Kostaldeko behe-lautadetan itsas aintzirak daude, eta barnealderago, 200-700 m-ko garaierako lautada zabalak. Mendebaldean eta ipar-mendebaldean daude lurraldeko mendi garaienak, Mendi Harritsuetan (2.666 m Guadalupe mendian).

Ibai askoren urek ureztatzen dituzte Texasko lurrak, iparraldeko Llano Estacado izan ezik. Rio Grande del Norte edo Rio Bravo ibaiak Mexiko herrialdearekin muga egiten du, eta Rojo eta Sabine ibaiek Oklahoma, Arkansas eta Louisianarekin. Aipagarriak dira, halaber, mendebaldetik ekialdera, Pecos, Colorado, Nueces, Brazos eta Trinity ibaiak.

Klima kontinentala eta lehorra da mendebaldean, kontinentala erdialdean, eta subtropikal hezea hegoaldean eta ekialdean.

Hiri nagusiak

  1. Houston: 2.016.582 biztanle.
  2. Dallas: 1.248.673.
  3. San Antonio: 1.227.042.
  4. Austin: 690.252.
  5. Fort Worth: 624.067.
  6. El Paso: 598.590.

Biztanleak

Texasko biztanle-dentsitatea.

24,3 milioi biztanle 2008. urteko erroldaren arabera. Gaur egun, Texasko bost biztanletik bat hispanoamaerikarren ondorengoa da, eta Mexikotik hurbil dauden hirietan mexikar arkitektura eta gaztelania dira nagusi. Bertako amerindiarrak oso gutxi dira gaur egun; amerindiar gehienak hirietan bizi dira, eta gainerakoak Alabama-Coushatta (estatuaren ekialdeko mugan) eta Tiguako erreserbetan (mendebaldeko muturrean, El Pasotik hurbil).

XIX. mendeko ingelesen kolonizazioa oso sakona izan zen, eta, Texas Mexikotik bereizi zenerako, Estatu Batuetatik joandako 40.000 kolono bizi ziren. Alemaniarrak, poloniarrak, txekiarrak, suediarrak eta irlandarrak joan ziren ondoren, lur emankorrez jabetzeko zeuden erraztasunak zirela eta. Estatu Batuetako kolonoek esklabo beltzak eraman zituzten; gerra zibila amaitu ondoren, aske geratu ziren. Demografia oso bizkor hazi da XX. mendearen erdialdetik aurrera.

Ekonomia

Houston hiria.

Laborantzak (kotoia, garia, garagarra, fruta-arbolak, arroza, barazkiak, artoa, lekadunak) eta abere-hazkuntzak (behi- eta ardi-azienda) garrantzi handia dute, baina petrolio- eta gas-hobien ustiapena da diru-iturri nagusia, industria oparoa ekarri duena: petrolio-findegiak, kimika industria, informatika, hegazkingintza, nekazaritzarako makineria, altzairugintza, janari-industria, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa. Ehunka aireportu daude estatuan, eta errepide eta burdinbideek estatuko hiri garrantzitsuenak elkarren artean eta alboko estatuekin lotzen dituzte. Itsas portuak ere (Houston, Port Arthur, Corpus Christi, Beaumont) sartu-irten handikoak dira (Houstongoa munduko handienetakoa da).

Historia

Santa Ana jeneralaren errendizioa.

Europar kolonoak iritsi aurretik amerindiarren herri txikiak bizi ziren lurraldean. 1528an hasi ziren espainiarren lehen espedizioak. 1685. urtean frantsesek Matagordako badian kokatzeko asmoa zutela hartu zuten aintzat lurraldea Espainia Berriko agintariek. Urte gutxiren buruan, misio ugari sortu ziren (1718an eraikitako San Antonioko misioa izan zen garrantzitsuena).

1820. urtean Virginiako Moses Austinek baimena eskatu zien espainiar agintariei Texasko lurraldean bizitokia hartzeko. Hurrengo urtean, haren anaia Stephen Austini eman zioten baimena, eta harekin batera hasi zen ingelesa erabiltzen zuten kolonoen sarrera. Mexiko independentearen egonkortasunik eza ez zen Texasko kolonoen gustukoa, Antonio López de Santa Ana jenerala aginpidera iritsi zenetik batez ere. 1836. urtean armak hartu eta, mexikar jenerala garaitu ondoren, hamar urteko independentzia lortu zuten texastarrek. 1845. urtean, Estatu Batuetako 28. estatua bihurtu zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zenean, bereizi egin zen Estatu Batuetatik eta 1869. urtean berriro lotu zen.

Kanpo-loturak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Texas Aldatu lotura Wikidatan