Textos arcaicos vascos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Mitxelena

Textos arcaicos vascos (euskaraz: «Euskal testu arkaikoak») euskarazko hainbat testu zaharri buruzko liburu bat da, Koldo Mitxelena hizkuntzalariarena, lehenengoz 1964an argitaratua. Mitxelenak Antzinaroko, Erdi Aroko eta XVI.-XVII. mendeetako euskararen lekukotza batzuen bilduma osatu, editatu eta iruzkinez hornitu zuen. 1990. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean, TAV testu hau berriro argitaratu zuten, Ibon Sarasolaren Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos idazlanarekin batera.

Antzinaroko testuak eta iruzkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera»

Mitxelenak erromatarren garaietako testu batzuen euskal kutsua ikusi zuen: ILVRBERRIXO, ANDEREXO, ASTOILVN...

Erdi Aroko testuak eta iruzkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimo eta antroponimoen bildumak, Donemiliagako goldea, Donemiliagako glosak, zenbait esaldi, eta abar.

XVI. eta XVII. mendeetako testuak eta iruzkinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitxelenak bere garaian ezagutzen ziren XVI. eta XVII. mendeko hainbat testuren edizio kritikoa egin zuen, transkripziorik txukunena ematen saiatu zen eta testuen gainean iruzkinak egin zituen. Komentatu zituen: ahozko tradiziotik idatzizkora igarotako zenbait balada zahar, poema zahar batzuk, eskutitz zaharrak, atsotitz bilduma zaharrak, erlijio kristauari loturiko testu zaharrak, eta abar.

Mitxelenak bere garaian ezagutzen ziren testu arkaiko interesgarrienak batzen saiatu zen; urtetan euskara arkaikoa ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia izan da TAV. Geroago, Ibon Sarasolaren Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos agertuko zen, edo José María Satrustegiren Euskal testu zaharrak (I). (1987, Euskaltzaindia).

Mitxelenak, TAV honetan, geroago ezagunagoak izango ziren testu batzuk aipatu zituen, esate baterako, Ibarguen-Cachopin kronika aipatzen zuen, 1996. urtean Julen Arriolabengoak hobeto ezagutu eta plazaratuko zuen testu zaharra; eta Lazarraga aipatzen zuen, baina TAV argitaratu zen garaian oraindik ez zen Lazarragaren eskuizkribua ezagutzen. Izan ere, 2004. urtean aurkituko zuten eskuizkribu hori, Madrilgo zaharki-salerosle bateneean... Mitxelenak ez zuen aipatu 2020. urtean, Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan Notario funtsetan ikerlari batek, Rosa Aierbe doktoreak , aurkitu zuen XXI. mendean topatu den bigarren euskal testu arkaikoa: XVI. mendearen hasierako maitasun poema[1][2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Ene laztan gozo ederra...', euskaraz idatzitako antzinako dokumentu bat argitara» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  2. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Duela 500 urteko maitasun poema baten zirriborroa aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  3. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Duela 500 urteko maitasun hitzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]