Théophile Delcassé
Wikipedia(e)tik
Théophile Delcassé (Pamiers, Frantzia, 1852 - Niza, Frantzia, 1923) politikaria izan zen. Afrikan frantses koloniak hedatzearen aldeko agertu zen, eta Lehen Mundu Gerraren aurreko Europako aliantza sistemaren bultzatzaile izan zen. Frantziako Gobernuko Kolonietako ministroa izan zen 1894-1895 bitarteko urteetan, Kanpo Arazoetakoa 1898-1905 eta 1914-1915 bitartean, Itsasoko ministroa 1911tik 1913ra arte eta enbaxadore Errusian (1913-1914). Paul Camborekin batera Erresuma Batuarekiko entente cordiale politika bultzatu zuen. Italia aliatuekin batera borroka zedin lortu zuen Lehen Mundu Gerran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.