Thailandiako armarria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garuda Emblem of Thailand.svg

Thailandiako armarria (thaiz ตราแผ่นดินของไทย) Garuda arranoaren irudikapenak osatzen du. Phya Krut edo Errege Garuda deitua da. Herrialdeko ikurra izateaz gain Tailandiako erregearen eta errege familiako beste kide batzuen ikurra ere bada.

Garuda irudi mitiko bat da hinduismoan eta budismoan. Tailandiako armarrian eta errege familiako kideen zutoihaletan koroa bat daraman kolore gorriko izaki bat bezala irudikatua agertzen da. Gizakiaren aurrealde eta besoak eta hegazti luma eta hankak ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thailandiako armarria Aldatu lotura Wikidatan