The Agony and the Ecstasy (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Agony and the Ecstasy (euskaraz Hiltzoria eta Estasia) 1965eko Carol Reed estatubatuar zinema zuzendariaren historia eta biografia filma bat da. Irving Stone idazlearen izenburu berdineko The Agony and the Ecstasy eleberrian oinarritua dago, hura era berean Michelangelo eskulturgile eta margolariaren bizitzan oinarritua dagoelarik. Bertan, Charlton Heston, Rex Harrison, Diane Cilento, Harry Andrews eta Alberto Lupo aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.

Argumentua

Filma Berpizkunde garaiko Italian girotua dago. Julio II.a Aitasantu gerlariak Michelangelo eskulturgile eta margolariari Kapera Sixtinoko sapaila apaindu eta margotzeko mandatua emango dio, hasierako bien arteko desadostasun ugarien ondoren 1508-1512 bitartean artelan zoragarri hori gauzatua izango delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak