The Amityville Horror (1979ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Amityville Horror (euskaraz Amityvilleko Izua) 1979ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko filma bat da. James Brolin, Margot Kidder, Rod Steiger, Don Stroud eta Murray Hamilton aktoreek antzeztu zuten.

Filma 1977ko Jay Anson idazlearen The Amityville Horror best-seller liburuan oinarritua dago, hura era berean, New York estatuko Amityville udalerriko Ocean etorbideko 112. zenbakian dagoen etxebizitzan Lutz familiak bizitako gertakizunetan oinarritua dago.

Estreinatu zen garaian zinema kritikariek filma ederki jipoitu arren, ikusle kopuru aldetik arrakasta handia izan zuen eta denborarekin beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu da eta hamabi jarraipen izan ditu: Amityville II: The Possession (1982), Amityville 3-D (1983), Amityville 4: The Evil Escapes (1989), The Amityville Curse (1990), Amityville: It's About Time (1992), Amityville: A New Generation (1993), Amityville Dollhouse (1996), The Amityville Haunting (2011), The Amityville Asylum (2013), Amityville Death House (2015), The Amityville Playhouse (2015), Amityville: The Reawakening (2016).

2005ean izenburu berdineko berregokitzapena estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1974, New York estatuko Amityville udalerria. Etxebizitza batean bizi den familia bateko seme zaharrenak bapatean inongo azalpenik gabe senide guztiak tiroz hilko ditu. 1975ean George eta Kathy Lutz (James Brolin eta Margot Kidder) senar-emazte gazteak etxebizitza berdinean bizitzen jarri eta iraganean bertan jazo zen izugarrikeriari jaramonik egin gabe heuren bizileku berriari egokitzen saiatuko dira. Lutz senar-emazteek eta beren seme-alabek (Natasha Ryan, K.C. Martel eta Meeno Peluce) etxe madarikatu horretan 28 eguneko sekulako amesgaizto jasangaitz eta ikaragarria biziko dute.

Amityville udalerriko Ocean etorbideko 112. zenbakiko etxebizitza, 2005ko abenduan.

Aktoreak

Jarraipenak

Kanpo loturak