The Angels' Share

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Angels' Share
Datuak
Jatorrizko izenburua The Angels' Share
Izenburua euskaraz Aingeruen partea
Urtea 2012
Estreinaldia 2012ko maiatzaren 22a Canneseko Zinemaldian
2012ko ekainaren 1a Erresuma Batuan
Generoa Drama / Komedia
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 106 minutu
Banatzailea Entertainment One
Zuzendaria
Ken Loach
Ekoizleak
Rebecca O'Brien
Gidoilariak
Paul Laverty
Aktoreak
John Henshaw
Paul Brannigan
William Ruane
Gary Maitland
Argazkilariak
Robbie Ryan
Jatorrizko hizkuntza
Eskoziera

The Angels' Share (euskaraz Aingeruen Zatia) Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren 2012ko filma bat da. 2012ko maiatzaren 22a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Filma honetako berezitasun aipagarria eskozieraz mintzatzen direla da.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren izenburuak Eskozia eta Irlandan whiskyaren destilaketa burututzen den unean lehenbiziko tanta ez edatearen antzinako ohituran datza, mitologia edo siniskeren arabera tanta hau aingeru edo iratxoentzat uzten baita, Aingeruen partea deitzen zaiolarik. Orain dela gutxi, ikertzaileek ohitura honek nolabaiteko logika bat baduela topatu zuten, Whiskey destilatzeko unean ateratze den lehenbiziko tanta hau maiz toxikoa baita.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako Glasgow hirian girotua dago. Hiri honetako auzo txiroetan eta kale borroketan haurra zenetik hezitu izan den Robbie (Paul Brannigan) gazteak bere bizitzari amaiera hurbil eta bortitz bat izateko kinka larrian dagoenean, epaile batek gizarte lanetan 300 ordu sartzearen truk berriz ere espetxean sartzea eragotziko dio.

Lan hauetan erdi-ipurdiko pertsonaia arazotsuekin eta lapurrekin parez-pare jardun beharko du, baina bere bizitzan lehenbiziko aldiz adiskidetasun zintzoa ezeren truk eskeiniko dion pertsona ere topatuko du: Harry (John Henshaw).

Aita izan berria den Robbiek bizimodu latz horretan jarraitu ezkero badaki bere semeaz gozatzeko aukera gutxi izango dituela, hortaz bere etorkizuna birplanteatu eta bide zuzenera itzultzeaz gogoeta egingo du. Honela, piskanaka Whiskyaren dastaketa lehiaketa profesionaleren munduan buru belarri murgilduko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]