The Battle of Britain

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:01, 23 urtarrila 2016

The Battle of Britain (euskaraz Britainiako gudua) 1969ko Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Laurence Olivier, Hein Riess, Trevor Howard, Robert Shaw, Christopher Plummer, Michael Caine, Edward Fox, Susannah York, Ian McShane, Kenneth More, Ralph Richardson, Patrick Wymark, Michael Redgrave, Curt Jürgens eta Nigel Patrick aktoreek antzeztu zuten.

Bigarren Mundu Gerran girotua dago, hain zuzen ere, Ingalaterrako guduaren nondik-norakoak kontatzen ditu, hartan Alemania Nazia Ingalaterra airez erasotu eta konkistatzen saiatu zen.

Filma honetako hainbat eszena Euskal Herrian filmatu ziren, tartean Donostia, Zarautz eta Hondarribia, beste batzuk aldiz Espainian, Sevillako probintzia Tabladako aire basean, bai eta Ingalaterrako hainbat kokalekutan ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1940ean, Ingalaterrako gudua jazo zen, bertan Hirugarren Reicharen Ingalaterrako inbasioa ekidin asmoz RAFk Luftwaffe‎ boteretsuari aurre egin behar izan zion.

Aktoreak

Royal Air Force/Commonwealth
Luftwaffe‎/Hirugarren Reicha

Kanpo loturak