The Big Lebowski

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Big Lebowski (euskaraz Lebowski Handia) 1998. urtean Coen anaiek idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuten estatubatuar umorezko filma bat da.

Bertan Jeff Bridges, John Goodman, Julianne Moore eta Steve Buscemi aktoreek pertsonaia nagusiak antzezten dituzte, eta horietaz gain Seymour Hoffman, David Huddleston, Tara Reid eta John Turturro aktoreak ere agertzen dira. Bestalde, filmaren narratzailea Stranger izeneko cowboy baten ahotsa da, ahotsa hau Sam Elliott aktoreak ipintzen du.

Bere garaian zinemetan proiektatu zenean ez zuen beste munduko harrerarik jaso baina denbora igaro hala kultuzko filma alternatiboa bilakatu zen, gaur egun jarraitzaile ugari dituelarik eta zientoka aldiz ikusi duten ikusleak ere badaudelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma 1990eko hamarkadaren hasieran eta Golkoko Gerra puri-purian dagoenean Los Angeles hirian girotuta dago, protagonista nagusia Jeffrey Lebowski, ezizenez The Dude ("Tipoa"), adin ertaineko gizon bat delarik (Jeff Bridges). Honek bi adiskide ditu: Walter Sobchak, poloniar jatorriko Vietnamgo Gerrako beteranoa eta bere emazteohiaren eraginez katolizismotik juradismora aldatua (John Goodman), eta Donny (Steve Buscemi). Hiruak elkarren artean zeharo ezberdinak dira baina zaletasun batek batzen ditu: bolo jokoa.

Gaur batez Lebowski supermerkatutik etxera itzuli eta bertan bere zain dauden bi kankailu topatzen ditu. Bere ustezko emaztea den Bunnyk Jackie Treehorn izeneko gizon batekin duen zorra kitatzeko eskatuko diote. Woo izeneko kankailu hauetako bat The Duderen alfonbran txixa egingo du. The Dudek beste norbaitekin nahastu dutela azaltzen die, bera ez baita aberts bat, izenez beharrean bere The Dude ezizenez deitu ohi duten eta kolpe zorrik jotzen ez duen alfer bat baizik.

Kankailuak amorraturik nahastu egin direla ohartu eta etxetik hanka egingo dute, bidebatez The Dude gizarajoaren alfobra zisko eginda utzi dutelarik.

Behin filmaren hasierako izenburuak amaitu ostean Lebowski The Dude, Walter eta Donny bololeku batean jokoan agertzen dira. Lebowskik jazotakoa azaltzen die eta Walterrek gertaera edo eraso hori bertan behera ez uzteko burua berotzen dio, hortaz The Dude berarekin nahastu duten Jeffrey Lebowski edo Lebowski Handia izeneko beste gizona bisitatzera joaten da. Azken hau enpresa munduan arrakasta eduki eta gaur egun gurpildun eserleku batean dagoen agure aberats bat da. Hau sekulako etxalde batean bizi da, zurikerian ibiltzea gustukoa duen bere morroi Brandt (The Simpsons maarrazki bizidunetako Smithers morroiaren antzekoa) eta emazte Bunny ederrarekin.

The Dudek Lebowskiri suntsitutako bere alfonbrarengatik diruordain bat eskatzen dio, Lebowskik ezezkoa eman eta gainera The Dude langabezian dagoelako alfer mailara gutxietxi egingo du. The Dudek alde egingo du, halere ez aurretik etxalde hartako alfonbra bat hautatu eta eraman gabe. Joan aurretik Bunny emaztea eta bere lagun nihilista ezagutuko ditu. Honela filmaren argudioa nahas-mahas batean bilakatuz joando da...

Aktoreak

Kanpo loturak