The Birds

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Birds
The Birds original poster.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua The Birds
Izenburua euskaraz Txoriak
Urtea 1963
Estreinaldia 1963ko martxoaren 28a
Generoa Suspensea
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 119 minutu
Aurrekontua 3,3 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Alfred Hitchcock
Ekoizleak
Alfred Hitchcock
Gidoilariak
Evan Hunter
Daphne du Maurier idazlearen The Birds istorioan oinarritua
Aktoreak
Rod Taylor
Tippi Hedren
Jessica Tandy
Suzanne Pleshette
Veronica Cartwright
Musikagileak
Ez zuen soinu bandarik, soinu efektuak bakarrik
Argazkilariak
Robert Burks, ASC
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Birds (euskaraz Txoriak) 1963ko Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Daphne du Maurier idazlearen The Birds istorioan oinarritua dago, bertan Rod Taylor, Tippi Hedren, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette eta Veronica Cartwright aktoreek antzeztu zutelarik.

Kaliforniako Bodega Bay udalerrian filmatu zen.

1963ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen, eta Efektu berezi onenen Oscar Sarirako ere izendatua izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako San Francisco hiriko animalia-denda batean Mitch Brenner abokatu gaztea (Rod Taylor) eta Melanie (Tippi Hedren) emakume gazte eder, aberats eta harroputza topatzen dira. Mitchek Melanieri Bodega Bay jaioterrira joateko gonbitea egiten dio, bertan bere ama Lydia eta Cathy arreba txikiarekin bizi da, haren urtebetetxea ospatu asmoz.

Jada Bodega Bay udalerrian, Melanieri kaio batek erasotu eta aurpegian zauria egiten dio. Udalerriko andereñoak bere etxean babes emango dio, azken hau Mitchez maitemindua dagoen emakume bat delarik. Cathyren urtebeteze festan, kaio talde handi batek haurrak erasotzen ditu. Arratsalde horretan bertan, Brennerdarren etxea ehundaka etxe-txolarrek erasotzen dute. Gertakari arraro eta beldurgarri hauen ondorioz herritar guztiak izutu egingo dira. Giro nahastu honen erdian kaioek erasotu eta begiak kendu dizkieten giza gorpuak ere topatuko dira

Bestalde, Melanie ikastetxera joan eta Cathy jasotzean, bele talde batek emakumeak ersotu eta auto batean babes hartu beharko dute. Beranduago, hiri guztiak milaka etxe-txolarrek erasotuko dute, igarotzen diren lekuak suntsitu eta jendea erasotuz. Mitch eta Melanie hainbat pasadizo iraganda etxera itzultzea lortuko dute. Egunsentian etxea lagako dute: isiltasuna erabatekoa delarik. Autoan sartu eta norabaitera joango dira, atzean etxe-txolarrez andana batek ixiltasunean eta geldirik begira dituztelarik.

Filmak ez du txorien nahasmena eta erasoen zergaitiaren arrazoirik ematen, eta haien azalpena ikusleen esku uzten du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tippi Hedren - Melanie Daniels
  • Rod Taylor - Mitch Brenner
  • Jessica Tandy - Lydia Brenner
  • Suzanne Pleshette - Annie Hayworth
  • Veronica Cartwright - Cathy Brenner
  • Ethel Griffies - Señora Bundy, ornitologoa
  • Lonny Chapman - Deke Carter, jatetxearen jabea
  • Elizabeth Wilson - Helen Carter
  • Charles McGraw - Sebastian Sholes, jatetxeko arrantzalea
  • Karl Swenson - Jatetxeko iragarle moztortia
  • Doreen Lang - Jatetxeko ama isterikoa
  • Joe Mantell - Jatetxeko saltzaile-komertziala
  • Ruth McDevitt - Señora MacGruder, animalia-dendako saltzailea
  • Doodles Weaver - Arrantzalea
  • Malcolm Atterbury - Udaltzaina
  • John McGovern - Postetxeko langilea

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Hitchcock zuzendariak bere filma gehienetan ohitura legez honetan ere agerpen labur bat egiten du, filmaren hasieran Tippi Hedren animalia-dendan sartzen ari dela, Hitchcock denda hartatik bi txakur txuriz ateratzen azaltzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Birds Aldatu lotura Wikidatan