The Blair Witch Project

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Blair Witch Project 1999ko Daniel Myrick eta Eduardo Sánchez estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako beldurrezko filma bat da. Heather Donahue, Michael C. Williams eta Joshua Leonard aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatzeko garaian mundu osoan ospetsu bilakatu zen, gehienbat filmatua zegon dokumental formatuak ematn zion errealismo edo zinezkotasuna eta aktore guztiz ezezagunez antzeztua zela, jendearen jakinmina piztu eta hautsak harrotu, baita bere inguruan sortutako esames eta hiri kondairengatik ere. Gainera, aurrekontu murritzeko filma izanik, lortutako etekin ekonomiko eta ikusle kopuru izugarriarekin alderatuz gero, inoizko film arrakastatsuena bihurtu zen, beregan inbertitutako mila dolarreko trukean hamar miloi dolar irabazi baitziren. Bestalde kritikarien iritzi eta kritika onak ere jasi zituen.

2000ko urriaren 27an Book of Shadows: Blair Witch 2 izeneko jarraipena estreinatu zen. Hurrengo urtean trilogia bat osatuko zuen hirugarren filma bat estreinatzea aurreikusi zen, baina azkenean egitasmoa ez zen gauzatu izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1994ko urriaren 21a, Maryland, Burkittsville. Heather Donahue, Joshua Leonard eta Michael Williams zinemagintza ikasle gazteak eskualde hartako "Blairreko Sorgina" izeneko kondairari buruzko dokumental bat filmatzeko asmoz istorio beldurgarri hori girotua dagoen baso ilunean barneratuko dira. Ez zen haien berririk gehiago izan. Handik urte batera, dokumentala filmatzeko erabili zuten kamera topatu zen, hirukotearen desargetzearen aurreko gertakizun beldurgarriak azaleraziz.

Kondaira

Blairreko Sorginaren kondairaren arabera, 1785ean Blair Township udalerrian (gaur egungo Burkittsville udalerria) Elly Kedward izeneko emakume bat sorginkeriaren eraginez arrastorik gabe desagrtu omen zen.

Aktoreak

  • Heather Donahue: Heather Donahue
  • Joshua Leonard: Joshua 'Josh' Leonard
  • Michael C. Williams: Michael 'Mike' Williams
  • Bob Griffith: Elkarrizketatutako arrantzalea
  • Ed Swanson: Betaurrekodun
  • Jim King: Elkarrizketatua
  • Sandra Sánchez: Zerbitzaria
  • Patricia DeCou: Mary Brown
  • Mark Mason: Kapela horidun gizona
  • Jackie Hallex: Haurradun emakumea

Kanpo loturak