The Bodyguard (1992ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Bodyguard (euskaraz Bizkartzaina) 1992ko Mick Jackson estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko filma bat da. Bertan, Kevin Costner, Whitney Houston, Gary Kemp, Bill Cobbs, Ralph Waite, Tomas Arana, Michele Lamar Richards, Mike Starr, DeVaughn Nixon, Gerry Bamman eta Joe Urla aktoreek antzeztu zuten.

Filma honetan entzun daitekeen I Will Always Love You abestiaren Whitney Houston abeslari eta aktoreak abertutako bertsioak mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, nahiz eta jatorrizko bertsioa 1974ean Dolly Parton abeslariak abestutakoa izan. Filma honetako soinu banda garai guztietako salduena bilakatu zen, mundu osoan barna 45 milioi kopia saldu zirelarik. Bestalde, I Have Nothing eta Run to You abestiek Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapen bana jaso zuten, nahiz eta irabazterik lortu ez izan (irabazlea Aladdin marrazki bizidun filmeko A Whole New World abestia izan baitzen).

Argumentua

Rachel Marron (Whitney Houston) pop superizar handi eta arrakastatsu bat da. Bapatean dei anonimo eta mahatxugarraiak jasotzen hasiko da, ondorioz, bere ordezkariak abeslariaren segurtasuna bermatzeko asmoz segurtasunean aditua den Frank Farmer (Kevin Costner) bizkartzain kontratatuko du. Hasiera batean abeslariari ezarritako segurtasun neurriek abeslaria eta bizkartzainaren arteko hika-mikak piztuko ditu, baina piskanaka elkarren artean maitasuna sortuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak