The Caine Mutiny (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Caine Mutiny
Datuak
Jatorrizko izenburua The Caine Mutiny
Izenburua euskaraz Caineko Matxinada
Urtea 1954
Estreinaldia 1954ko ekainaren 24a
Generoa gerra, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 124 minutu
Aurrekontua 4 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Edward Dmytryk
Ekoizleak
Stanley Kramer
Gidoilariak
Stanley Roberts
Michael Blankfort
Herman Wouk idazlearen The Caine Mutiny eleberrian oinarritua
Aktoreak
Humphrey Bogart
José Ferrer
Van Johnson
Fred MacMurray
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Franz Planer
Jatorrizko hizkuntza
ingelesaz

The Caine Mutiny (euskaraz Caineko Matxinada) 1954ko Edward Dmytryk kanadar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Herman Wouk idazlearen The Caine Mutiny eleberrian oinarritua dago. Bertan, Humphrey Bogart, José Ferrer, Van Johnson eta Fred MacMurray aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako USS Caine dragaminaontziko eskifaiak Queeg (Humphrey Bogart) kapitain berriari ongietorria eman dio. Eskifaia aurreko kapitainaren izaera eta aginduei ohitua dagoenez, nahiko modu patxadatxuan lan egin ohi du. Halere, kapitain berriak ontzian diziplina zorrotza ezartzeko erabakia hartu du. Baina eskifaiako hainbat gizonek kapitain berriaren osasun mentala gaizki ote dagoen susmatzen hasiko dira, gerran zehar neurotikoa eta zalantzakorra agertzen baita, gainera tifoi baten erdian kapitainak histeria-krisi bat jasatean hainbat gizonek heuren bizitza nahiz ontziaren segurtasunarengatik beldur izan dira. Hortaz, zenbait ofizialak matxinatu eta kapitain berri bat izendatzea erabakiko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen:

  • Filma onena 1954
  • Gidoi onena 1954
  • Aktore onena 1954
  • Bigarren aktore onena 1954
  • Muntaketa onena 1954
  • Musika onena 1954
  • Soinu onena 1954

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Caine Mutiny (filma) Aldatu lotura Wikidatan