The Cramps

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Cramps

The Cramps talde erabakigarria izan da rock and rollaren historian. Rockabilly zaharra eta 60ko garagea uztartuz, bere izaera propìoa osatu zuten, betidanik Poison Ivyk eta Lux Interiorren gidaritzapean. Estetika sadomasokista eta Las Vegaseko glamour nahasketa honetan, psychobilly deiturikoa pentsaezina litzateke talde hau gabe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Cramps taldea 1972an sortu zen Sacramenton (Kalifornia), Lux Interior (Erick Purkhiser) eta Poison Ivy (Kristy Wallace) elkar ezagutu zutenean. Elkarrekin bizitzera joateaz gain, 50eko rock&rollaganako afizioa ere batu zuten eta banda bat sortu zen harreman horretatik. Poison Ivyk gitarra jo zuen eta Luxek, berriz, abestu. Aurrena Ohiora joan ziren eta ondoren New Yorken bukatu zuten.

Lux Interior disko denda batean ari zen lanean Detroitetik iritsi berri zen Greg Beckerleg ezagutu zuenean. Kide berri hau Bryan Gregory gitarra zaratatsua izango zen gero eta bere arreba Pam ere ibili zen pixka batean taldean, baina Miriam Linnak ordezkatu zuen berehala eta The Cramps izena hartu zuten. Urtebete beranduago Linnak ere banda utzi zuen eta Nick Knox (Lehen Electric Eels) hasi zen bateria jotzen. Ivyren punteoek, Bryanen zaratek, Nicken danbatakoek eta Luxen erokeriek The Cramps taldea erabat bereizi zuen New Yorkeko punk jaioberrien multzoan. Formazio honek grabatu zituen bandaren lehen diskak Memphisen, Alex Chiltonek ekoiztuta eta bere zigilu propioak editatuta, Vengeance Records.

1979an, Miles Copelandek fitxatu zituen I.R.S. Records-erako eta EP berria sortu zuten Gravest Hits. Urte horretan bertan, Europara bidaiatu zuten lehenengoz, The Police taldearen telonero izanez.

1980an, The Cramps Memphisera itzuli zen lehen LP-a grabatzera Chiltonenkin: Songs the Lord Taught Us. AEBetan bira egiteko idean baziren ere, ez zen hau gauzatu, Gregoryk alde egin baitzien, ekipo osoa zegoen furgoneta ere berarekin eraman zuelarik. Zurrumurruek Gregoryk banda utzi eta satanismora dedikatu ote zen zioten, baina urte batzuk geroago, Lux eta Ivyk emandako elkarriketetan honen faltsukeria aitortu zuten eta heroinaganako zuen adikzioa izan zela arrazoia esan zuten. Lux, Ivy eta Nick Hollywoodera joan ziren eta Gun Club gitarra, Kid Congo Powers, sartu zuten bandan, bere bigarren LPa osatuz: Psychodelic Jungle.

1981an, The Crampsek arazo legalak izan zituen I.R.S. Records-ekin eta material berria grabatzeko eragozpenak izan zituzten hurrengo 2 urteetan. 1983an itzuli ziren Smell of Female aurkeztuz, New Yorkeko Pepermint Loungen izandako bi kontzertuetan grabatutako direktoa. Harreman onak bazituzten ere, Kid Congok ere banda utzi zuen eta 1987 arte ez zen berririk izan, Big Beat ingeles zigiluak A Date With Elvis disko aparta editatu zienean. Bertan, Poison Ivyk baxua ere jo zuen. 1987an, Candy Del Mar baxujolea aurkitu zuten eta RockinnReelininAuklandNewZealanden egin zuen debuta. 1990ean, The Cramps taldeak Enigma Records estatubatuarrekin fitxatu zuten eta Stay Sick arrakastatsua editatu.

Urtebete beranduago, The Crampsek Look Mom No Head! egin zuen eta berriro hasi zen egonkortasun gabezia. Nick Knoxek 1991n utzi zuen banda eta Nickey Alexander (aldi berean, The Weirdos taldean ere ari zen jotzen) sartu zen bere ordez hasieran eta Harry Drumdini beranduago. Candy Del Mar ere joan egin zen eta ordezkoa Slim Chance (Mad Daddys) izan zen. 1994an, The Crampsek Flamejob grabatu zuen, multinazional batekin fitxatuz lehenengoz, Warner Bros. Bira erraldoi batean sartu ziren eta 1995ean Sensación de Vivir-en atera ziren eta guzti. 1997an, Epitaph-ekin fitxatu eta Big Beat from Badsville ekoiztu zuten.

2001ean, Lux Interior eta Poison Ivyk The Crampsen 25. urteurrena ospatu zuten, lehenengo lanak berrargitaratuz, bai CD eta bai biniloetan ere. 2003an, album berria jaio zen, Fiends of Dope Island eta 2004an, berriz, How to Make a Monster, zuzenean grabatutako bitxikeria multzoa.

2003an egindako biran Azkena Rockean (Gasteiz) izan ziren eta emanaldi arrakastatsua izan zuten.

The Cramps

2009ko otsailaren 4an, 04:30ean, bihotzeko arazoek Lux Interior hil zuten, 52 urte zituenean.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Cramps taldeak formazio ezberdinak izan ditu historian zehar. Gaur egun, Harry Drumdini bateria eta Sean Yseult baxua ere bere kide dira, Lux eta Ivyrekin batera.

Betiko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lux Interior – ahotsa, 1976ko martxotik aurrera.
  • Poison Ivy – gitarra, 1976ko martxotik aurrera.

Aurretik izan diren kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bryan Gregory – gitarra, 1976ko martxoa - 1980ko maiatza
  • Pam Ballam – bateria, 1976ko martxoa - 1976ko iraila
  • Miriam Linn – bateria, 1976ko urria - 1977ko uztaila
  • Nick Knox – bateria, 1977ko uztaila - 1991ko maiatza
  • Julien Grindsnatch – gitarra, 1980ko uztaila - 1980ko iraila
  • Kid Congo Powers – gitarra, 1980ko abendua - 1983ko iraila
  • Mike Metoff (Ike Knox) – gitarra, 1983ko urria - 1983ko azaroa; 1984ko urtarrila - 1984ko uztaila
  • Candy del Mar – baxua, 1986ko uztaila - 1991ko maiatza
  • Nickey Alexander – bateria, 1991ko urria - 1993ko abendua
  • Harry Drumdini – bateria, 1994ko urtarrila - 2003ko abuztua eta 2006ko abuztuaz gero
  • Bill "Buster" Bateman – bateria, 2004ko uztaila
  • Chopper Franklin – baxua eta gitarra, 2002 - 2006
  • Slim Chance – baxua

Discografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gravest Hits (1979)
  • Songs the Lord Taught Us (1980)
  • Psychedelic Jungle (1981)
  • Smell of Female (1983)
  • Off The Bone (1983)
  • Bad Music for Bad People (1984)
  • A Date With Elvis (1986)
  • ROCKINREELINAUKLANDNEWZEALAND (1987)
  • Stay Sick (1989)
  • Look Mom No Head (1991)
  • Flame Job (1994)
  • Big Beat From Badsville (1997)
  • Fiends of Dope Island (2003)
  • How to Make a Monster (2004)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Cramps Aldatu lotura Wikidatan