The Curse of the Jade Scorpion

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:12, 22 urtarrila 2016

The Curse of the Jade Scorpion (euskaraz Jadezko Arrabioaren Madarikazioa) 2001eko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen krimen eta umorezko filma bat da. Woody Allen, Helen Hunt, Dan Aykroyd, Brian Markinson, Wallace Shawn, David Ogden Stiers, Charlize Theron, Elizabeth Berkley, Peter Gerety eta John Schuck aktoreek antzeztu zuten.

Allenen filma askotan bezala soinu banda jazz musika arinaz eta erakargarriaz osatua dago, zuzendariaren estiloan hain ohikoak diren muturreko egoerak eta umore sardoniko ugari daudelarik, gainera bere aurreko filmetan baino freskotasun handiagoz. Filma honetako giro eta egoera askok Billy Wilder zuzendariaren filmeetan ematen diren antzekoak dira.

Argumentua

1940ko hamarkada. Briggs (Woody Allen) aseguruetxe batetako ikertzaile baldar, gonazale eta zinikoa baina bere lanean guztiz eraginkorra da, bertan lanean hasi den Betty Ann (Helen Hunt) izeneko emakume batekin etsaitu da. Gau batez, laneko lagun talde bat parranda egitera atera eta hipnosi ikuskizun batetara joaten dira, bertan denon barre eta txatxen artean Vortan aztiak (David Ogden Styers) Betty Ann eta bereziki Briggs hipnotizatzen dituelarik, baina aztiaren planak bestelakoak dira: hipnosiaren bidez Briggs kontrolpean izanik, Vortanek diru kutxa baten lapurreta egitea agintzen dio, lapurreta hau Briggsen asegurutxea ikertzen hasiko delarik, Briggs bera ikertzaile gisa jarririk.

Aktoreak

Kanpo loturak