The Day After

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Day After
Datuak
Jatorrizko izenburua The Day After
Izenburua euskaraz Hurrengo Eguna
Urtea 1983
Estreinaldia 1983ko azaroaren 20a
Generoa gerra, hondamendia, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 126 minutu
Banatzailea ABC Motion Pictures
Zuzendaria
Nicholas Meyer
Ekoizleak
Stephanie Austin
Robert Papazian
Gidoilariak
Edward Hume
Aktoreak
Jason Robards
JoBeth Williams
Steve Guttenberg
John Cullum
John Lithgow
Amy Madigan
Musikagileak
David Raksin
Virgil Thomson
Argazkilariak
Gayne Rescher
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

The Day After (euskaraz Hurrengo Eguna) 1983ko Nicholas Meyer estatubatuar gerra eta hondamendi filma bat da. Gerra Hotzean girotua dago, eta erasoaldi nuklear baten ondorioz NATO eta Varsoviako Ituna osatzen duten herrialdeen arteko Hirugarren Mundu Gerraren hasiera pantailaratzen da, horrek suposatzen duen hondamendi eta suntsiketarekin batera.

Bertan, Jason Robards, JoBeth Williams, Steve Guttenberg, John Cullum, John Lithgow eta Amy Madigan aktoreek antzeztu zuten.

Bi Grammy Sari irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980eko hamarkadaren erdialdea, Gerra Hotza. AEBtako misil nuklear basea aldamenean duen Kansas estatuko Lawrence udalerrian egunerokotasuna nagusi da, herritarrek euren ohiko bizitza lasaia daramatelarik. Baina mundu mailan NATO eta Varsoviako Ituna osatzen duten herrialdeen arteko tentsioa areagotuz doa, azkenean Hirugarren Mundu Gerra hasiko delarik. Horrela, bai NATO nahiz Varsoviako Ituneko herrialdeetan dauden base militarrak erasoaldi nuklearren lehenbiziko jomuga izango dira, zoritxarrez, Lawrence udalerriko herritarrak oraindik ez dakite euretako ia gehienen heriotz zigorra aurretik sinatua dagoela, AEBtaren aurkako erasoaldi nuklearren lehendabiziko jomugen artean baidaude...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]