The Deer Hunter

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Deer Hunter (euskaraz Orein Ehiztaria) 1978an Michael Cimino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta drama film da. Robert De Niro, John Cazale, John Savage, Christopher Walken, Meryl Streep eta George Dzundza aktoreek antzeztu zuten.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael "Mike" Vronsky (Robert De Niro), Nikanor "Nick" Chevotarevich (Christopher Walken) eta Steven Pushkov (John Savage) errusiar-estatubatuarrak eta Stan (John Cazale) eta John Welsh (George Dzundza) Pensilvaniako herri txiki batetako altzairutegi batean lan egiten duten bost adiskide dira. Aisialdia Peter "Axel" Axelrod (Chuck Aspegren) tabernari eta adiskdiearen tabernan edanean eta mendira oreinak ehizatzera joanez igarotzen dute.

Mike, Nick eta Steven Vietnamgo Gerrara borrokatzera joateko dei egiten dietenean adiskide taldearen eguneroko bizitza guztiz aldatuko da.

Jada Vietnamen daudela, vietcongeko gerrilariek hiru lagunak atzemango dituzte eta egoera penagarrietan preso egon beharko dute, tartean errusiar erruletara jokatzera derrigortuz. Ihes egitea lortzen dutenean, Michael eta Steven, AEBtara itzuliko dira, baina Nick Saigonera itzuliko da, preso garaian behartuta jokatu behar izan zuen joko hilgarriaz bere bizimodua eginez.

Pertsonaiak

Antzezlea Pertsonaia
Robert De Niro Michael "Mike" Vronsky
John Cazale Stanley edo "Stosh"
John Savage Steven Pushkov
Christopher Walken Nikanor "Nick" Chevotarevich
Meryl Streep Linda
George Dzundza John Welch
Chuck Aspegren Peter "Axel" Axelrod
Shirley Stoler Stevenen ama
Rutanya Alda Angela Ludhjduravic-Pushkov
Pierre Segiu Julién Grinda
Amy Wright Bridesmaid
Richard Kuss Linda's father
Joe Grifasi Bandleader

Oscar Sariak

Kategoria Pertsona Emaitza
Filme onena Irabazlea
Zuzendari onena Michael Cimino Irabazlea
Aktore onena Robert de Niro Izendatua
Bigarren mailako aktore onena Christopher Walken Irabazlea
Bigarren mailako aktoresa onena Meryl Streep Izendatua
Muntatze onena Peter Zinner Irabazlea
Jatorrizko gidoi onena Michael Cimino
Deric Washburn
Louis Garfinkle
Quinn K. Redeker
Izendatua
Argazkigintza onena Vilmos Zsigmond Izendatua
Soinu onena C. Darin Knight
William L. McCaughey
Richard Portman
Aaron Rochin
Irabazlea

Kanpo loturak