The Dirty Dozen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Dirty Dozen
Datuak
Jatorrizko izenburua The Dirty Dozen
Izenburua euskaraz Hamabi Arloteak
Urtea 1967
Estreinaldia 1967ko ekainaren 15a
Generoa gerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 150 minutu
Aurrekontua 5,4 milioi dolar
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
Robert Aldrich
Ekoizleak
Kenneth Hyman
Gidoilariak
Nunnally Johnson
Lukas Heller
Eleberria:
E. M. Nathanson
Aktoreak
Lee Marvin
Ernest Borgnine
Charles Bronson
Jim Brown
John Cassavetes
Richard Jaeckel
George Kennedy
Trini Lopez
Ralph Meeker
Robert Ryan
Telly Savalas
Donald Sutherland
Robert Webber
Clint Walker
Musikagileak
Frank De Vol
Argazkilariak
Edward Scaife
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Dirty Dozen (euskaraz Hamabi Arloteak) 1967ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. E. M. Nathanson idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarrituta dago, era berean, eleberria Ameriketako Estatu Batuetako Armadako benetazko Filthy Thirteen ("Hamairu Zarpailak") eraso-taldean oinarritu zen. Filma honek sekulako aktore-taldea bildu zuen, haietako asko Hollywoodeko izar handiak, honako hauek izan zirelarik: Lee Marvin, Ernest Borgnine, Charles Bronson, Jim Brown, John Cassavetes, Richard Jaeckel, George Kennedy, Trini Lopez, Ralph Meeker, Robert Ryan, Telly Savalas, Donald Sutherland, Robert Webber eta Clint Walker.

Filma honek Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra. Reisman komandantea (Lee Marvin) Italiako gerra-kanpainian nabarmendu den izaera gogorreko estatubatuar komandante bat da. Halere, bere bertute handiena disziplina da, horrek bere goi-agintariekin harreman gatazkatsua izatea ekarri dio. Hala eta guztiz, bere militar ibilbide bikaina dela eta, goi-agintariek misio suizida baten ardura eman diote: nazien gotorleku bat erasotu eta bertan dauden guztiak hiltzea, Hirugarren Reicheko goi-agintariak baitira. Horretarako bere eraso-taldea osatuko duten espetxeko hamabi preso entrenamendu gogor baten bidez prestatu beharko diote, hamabi preso horiek ardi beltz batzuk izateaz gain zein baino zein arlote eta hezigabeagoa direlarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi Arloteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Aktorea Zigorra Patua
Franko, V. R. John Cassavetes Urkamendira zigortua Bizkarrean eta lepoan jasotako tiro ugariz eraila
Vladek, M. Tom Busby 30 urtetako bortxazko lanetara zigortua Buruan jasotako tiroz eraila
Jefferson, R. T. Jim Brown Urkamendira zigortua Besoan eta bizkarrean jasotako tiroez eraila
Pinkley, V. L. Donald Sutherland 30 urtetako espetxe zigorra Bizkarrean jasotako hiru tiroez eraila
Gilpin, S. Ben Carruthers 30 urtetako bortxazko lanetara zigortua Leherketan hila
Posey, S. Clint Walker Urkamendira zigortua Leherketan hila
Wladislaw, T. Charles Bronson Urkamendira zigortua Zauritua
Sawyer, S. K. Colin Maitland 20 urtetako bortxazko lanetara zigortua Lepoan bi tiro jasota eraila; gorpua ontzian lehertua
Lever, R. Stuart Cooper 20 urtetako espetxe zigorra Lepoan bi tiro jasota eraila; gorpua ontzian lehertua
Bravos, T. R. Al Mancini 20 urtetako bortxazko lanetara zigortua Bularrean hiru tiro jasota
Jiminez, J. P. Trini Lopez 20 urtetako bortxazko lanetara zigortua Lepoa hautsita eraila
Maggott, A. J. Telly Savalas Urkamendira zigortua Bularrean eta bizkarrean hamar tiro jaso ondoren eraila

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]