The Eagle (2011ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Eagle
Datuak
Jatorrizko izenburua The Eagle
Izenburua euskaraz Arranoa
Urtea 2011
Estreinaldia 2011ko otsailaren 11a (Ameriketako Estatu Batu)
2011ko martxoaren 25a (Erresuma Batua eta Irlanda)
2011ko maiatzaren 4a
(Ipar Euskal Herria)
2011ko maiatzaren 8a
(Hego Euskal Herria)
Generoa Historia eta Abenturazko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Iraupena 114 minutu
Aurrekontua 25.000.000$
Banatzailea Focus Features (Ameriketako Estatu Batu)
Universal Pictures (Erresuma Batua)
Zuzendaria
Kevin Macdonald
Ekoizleak
Duncan Kenworthy
Gidoilariak
Jeremy Brock
Rosemary Sutcliff idazlearen The Eagle of the Ninth eleberrian oinarritua
Aktoreak
Channing Tatum
Jamie Bell
Donald Sutherland
Mark Strong
Musikagileak
Atli Örvarsson
Argazkilariak
Anthony Dod Mantle
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Eskoziako gaelera
Webgunea
http://focusfeatures.com/the_eagle
Datu gehigarriak
Etekinak: 39.045.928$

The Eagle Kevin Macdonald eskoziar zuzendariak zuzendutako 2011ko estatubatuar-britainiar filma bat da. Antzinako Erromako Britania eta Kaledonian girotuta dago (gaur egungo Erresuma Batua) eta Rosemary Sutcliff idazlearen The Eagle of the Ninth eleberrian oinarritzen da.

Ipar Euskal Herrian 2011ko maiatzaren 4ean estreinatu zen, aldiz Hego Euskal Herrian 2011ko maiatzaren 8an.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 140. urtea. Hogei urte aurretik Bederatzigarren Legioa garai hartan munduaren amaieratzat jotzen den Britainiako iparraldeko mendi eta baso sakonetan ustekabean oso-osorik desagertu zen. Hogei urte beranduago, Bederatzigarren Legioko buruzagia zenaren semea, Marcus flavius Aquila erromatar ofizial gaztea (Channing Tatum) Britainiara iritsi eta erromatar gotorleku baten ardura hartzen du. Bere aita zen Aquila desagertutako Legioaren ikurra zen arranoarekin batera desagertu eta horrekin batera familia osoaren ospeak gainbehera jasan zuen. Marcus flavius Aquila semeak bere aita eta familiaren ohorea berrezarri asmoz bertaratu da. Hau honela, gotorlekuak druida anker bat buru duen britoi zelta basati gudaroste baten eraso gogor bat jasango du, halere Aquila gazteak eraso hori bertan behera zapuztu eta gotorlekua salbatzea lortuko du. Ekintza horretan ari dela, Druidaren gurdiak jo eta lurrean larriki zaurituta zerraldo utziko du.

Hilik dela dirudienean, hegoaldeko Britaniako Calleva hiriko (gaur egungo Silchester udalerria) bere osabaren (Donald Sutherland) etxalden esnatuko da. Osabaren ahotik larriki zauriturik zegoela gurdi batean hara eraman eta etxaldeko medikuak bere bizia salbatzea lortu zuela jakingo du. Honela bada eta ekintza horren ondorioz, Aquilak bere ibilbide militarraren norantza zuzentzen hasiko da, hala eta guztiz bere aita eta familiaren izen ona oraindik kaltetuta jarraitzen duela jakinik, Aquila gaztea oraindik barne suminduraz dirau. Bere osaba eta erromatar politikari batzuk afari garaian Bederatzigarren Legioa eta bere zorigaiztoko patuaz mintzatzen ari direnean Arranoa Britainiako iparraldean dagoen Kaledonia (gaur egungo Eskozia) eskualdean ikusi dutelako zurrumurruak daudela aipatuko dute. Baina noski, lurralde hori Erromatar Inperiotik at eta Hadrianoaren Harresitik iparraldera dago, hots, erromatar edo edozein gizaki zibilizatu bereala hilko luketeen lurralde arriskutsu eta basatia da, munduaren amaiera. Halere, eta nahiz eta Aquilak azken hori ongi asko jakin, Bederatzigarren Legioaren Arranoa berreskuratzeko boluntario aurkeztu eta Briganteen tribuko buruzagiaren semea den Esca izeneko (Jamie Bell) britoi esklabu batekin batera Britainian iparralderuntz joan eta Hadrianoren Harresiaren itzalpean jarriko dira. Han, bertako erromatar zaindariek erabat harriturik Aquilari nora doan galdetuko diote, Aquilak patxadaz Iparraldera! erantzun eta zaindariek parre-algaraka erotzat hartu eta erromatar gaztea eta britoi esklaboari harresiaren ateak irekiko dizkiete, honela bi gazteak Kaledoniako lur ezezagun, menditxu eta basatietan barneratuko direlarik: Piktoen lurraldea.

Bidai guzti honetan Aquilak Escari esklabo tratua emango dio, gainera aurretik osabak esklaboa britoia zela jakinik askatu bezain laster erromatarra izateagatik hilko zuela ere ohartuarazi zion, baina bidaia aurrera doala bi gazteak elkar ezagutzen joan eta modu batetara edo bestera bien arteako mesfidantza apika-apika txikituz joango da. Bienbitartean etsaien lurraldean Arranoaren bila eta Bederatzigarren Legioaren patu misteriotsua zein zen jakiteko bilaketan jarraituko dute.

Antzezle nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Hungarian, Ingalaterran eta Eskoziako Wester Ross eskualdea eta Loch Lomond aintziran filmatu zen. Bestalde, filma garai hartako jazkera, arma, bizileku eta abarren ahalik eta zinezkoen agertzen saiatu zen, halere filman Eskoziako gaeleraz mintzatzen da (berez Irlandan jatorria duen eta Eskozian V. menderarte mintzatzen ez zen hizkuntza), eta garai hartan adituen ustez ziurrena Kaledonian piktoeraz mintzatuko zela aipatzen ohi da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]