The Economic Consequences of the Peace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Economic Consequences of the Peace edo euskaraz Bakearen Ondorio Ekonomikoak, John Maynard Keynesek 1919an argitaratutako liburu ospetsu bat da. Keynes Versaillesko Itunean egon zen Britaniarren ekonomilari ordezkari bezela.

Alemaniarekin egindako bake itun eskuzabal handiago baten alde agertu zen. Versaillesko Konferentziaren emaitzen aurkako iritzia izan zuen.

Estatu Batuarren iritzia Versaillesko Itunaren kontra jarri zen ein handi batean Keynesek idatzitako liburuaren ondorioz. Best Sellerra bihurtu zen liburu honek baita ere britaniarrengan izan zuen eragina, eta bertako herritarrak ituna gogorregia zelaren iritzia zabaldu zen. Honen ondorioz, Versaillesko Itunaren hainbat arlo indarrean ez jartzeko iritzia orokortu zen britaniarren artean. Keynesen liburuaren ideiak izugarrizko oiartzuna eta onarpena izan zuen batez ere ideologia ezkertiarra zutenen aldetik. Marshall Planaren ideiak Keynesek bere liburuan (Bakearen Ondorio Ekonomikoak)zekartzaten idei asko bereganatu zituen.

"Bakearen Ondorio Ekonomikoak" liburutik zati esanguratsu batzuk:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Alemania belaunaldi batez zerbitzari bihurtu, hango milioika pertsonaren bizitza zitaldu eta nazio oso bati zoriontasuna kendu. Halako politika gorrotagarria eta higuingarria izango litzateko, nahiz eta posible izan (...). Itunak ez du ezer erabaki Europa berregiteko; ezer ere ez Errusia altxatzeko, ezta aliatuen euren artean elkartasun ekonomiko estua nolabait bultzatzeko ere. Hurbileko egoera adierazten duten ezaugarriak hiru izenburutan batu daitezke: 1) osoko hondamendia Europako barruko produktibitatearen etorkizunerako; 2) produktuak gehien behar ziren une eta lekuetara eramateko garraio eta trukearen gainbehera; 3) Europaren ezintasuna itsasoz bestaldetik produktuak lortzeko."