The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:55, 23 urtarrila 2016

The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain (euskaraz Muino bat igo baina mendi bat jeitsi zuen ingelesa) 1995eko Christopher Monger galestar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Hugh Grant, Ian McNeice, Tara FitzGerald, Colm Meaney eta Kenneth Griffith aktoreek antzeztu zuten.

Jatorriz filma oinarritzen den kontakizun edo istorioa Christopher Monger zinema zuzendariari bere aitonak kontatu omen zion: aitona Gales hegoaldeko Rhondda Cynon Taff koderrian dagoen Taff's Well udalerrikoa zen, eta bertan aipatzen den muino edo mendia Garth Hill muinoa da. Halere XX. mendean eskualde hark jasandako urbanizazioaren ondorioz, filma oraindik landa edo baserri giroa hobekiago mantendu izan duten Gales erdialdeko Powys konderriko Llanrhaeadr-ym-Mochnant eta Llansilin herrietan girotu eta filmatu zen.

Argumentoa

1917, Gales, Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, George Garrad (Ian McNeice) eta bere laguntzaile gaztea den Reginald Anson (Hugh Grant) bi ingeles kartografo dira. Bikotea fikziozko Ffynnon Garw herrira iritsi berri dira, Britainiar Gobernuak Galesko mapa berri bat gauzatu nahi baitu.

Herritarrak "Galesko lehenbiziko menditia" ezizenez ezagutzen duten muinotik hurbil bizi dira. Zoritxarrez, bi ingelesek muino neurtu eta mendi bat izateko ezinbestekoa baldintza den 1.000 oinetara ailegatzeko 15 oin falta zaizkiola ondorioztatu dute. Hori jakin bezain laster, herritarrak Morgan "Akerra" (Colm Meaney) eta Jones apaizak (Kenneth Griffith) zuzendurik auzolan bidez muinoari behar dituen 15 oinak bere gailurrean lurra pilatuz lortzeko lan egindo dute. Bidebatez, herritarrek jada herria utzi eta Galesen zehar euren zereginarekin jarraitu behar duten bi ingelesek nola edo hala eta trikimailu askoren bitarteaz herrian segitzea lortuko dute, honela herritarrek euren muinoa mendi bilakatu eta berehala ingelesak hura berriz neurtu eta mendi bat dela ziurtatuko dutenaren asmoz. Bienbitartean Reginald Anson gaztea Betty Cardiffkoa (Tara FitzGerald) deritzon galestar neska gazteaz maitemindu eta herrian bizitzen gelditzeko ideian pentsatzen hasiko da.

Pertsonaiak

Kanpo loturak