The Fabulous Baker Boys

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:37, 22 urtarrila 2016

The Fabulous Baker Boys (euskaraz Baker Boys Zoragarriak) 1989ko Steve Kloves estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen amodiozko drama-komedia filma bat da. Jeff Bridges, Michelle Pfeiffer eta Beau Bridges aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, baina ez zuen bat bera ere irabazi.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Seattle. Jack Baker (Jeff Bridges) eta bere anai Frank (Beau Bridges) duela urte askotatik festa aretoetan pianojole gisa lan egiten dute. Musikari guztiek bezala beren gorabeherak bizi izan dituzte, baina gau batez heuren emanaldiak porrot itzela izan eta berehalakoan kaleratuak izango dira. Orduan heuren ikuskizuna berrindartzeko asmoz abeslari bat kontratazea erabakiko dute. Hainbat hautagaiei froga egin ondoren, azkenean Susie Diamond (Michelle Pfeiffer) izeneko emakume erakargarri nahiz bitxia kontratatuko dute.

Aktoreak

Kanpo loturak