The Final Countdown (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016
Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Final Countdown (abestia)».

The Final Countdown (euskaraz Amaierako Atzera Kontua) 1980ko Don Taylor estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Kirk Douglas, Martin Sheen, Katharine Ross, James Farentino, Ron O'Neal eta Charles Durning aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980. urtea. USS Nimitz hegazkinontzia ohiko ibilbidea burutzeko Hawaiiko itsas-basetik atera da. Handik denbora gutxira, itxura bereziko trumoi-ekaitz batean sartuko dira (berez denboran barna bidaiatzeko zizare-zuloa). Behin ekaitz bitxi horretatik atera ostean, ontziko Yelland kapitaina (Kirk Douglas) eta bere eskifaia 1941eko abenduaren 6an daudela jabetuko dira, hain zuzen ere Pearl Harboreko erasoaren aurreko eguna. Orduan, kapitainari zalantza bat sortuko zaio (aitonaren paradoxa delakoa), Pearl Harboreko erasoan duten 1980eko armamentu eta hegazkin modernoekin japoniar hegazkinei eraso egitea eta AEBak Bigarren Mundu Gerran ez sartzea ahalbideratuz historiaren norabidea aldatzea edota gauzak bere hartan lagatzea.

Kirk Douglas, ezkerratik laugarrena, filmaketa une batean.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Final Countdown (filma)