The Flame and the Arrow

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:29, 22 urtarrila 2016

The Flame and the Arrow (euskaraz Sugarra eta Gezia) 1950eko Jacques Tourneur frantziar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Burt Lancaster, Virginia Mayo eta Nick Cravat aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.

Filma honetan Burt Lancaster eta Nick Cravat aktoreek heuren akrobazietarako dohaiak eerakutsi zituzten ondoren 1952ko The Crimson Pirate filman egingo zuten antzera.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XII. mendea, Frederiko Bizar Gorriaren garaian, Belatz ezizena duen kondeak Lombardian zapalkuntza ezarri du. Baina eskualde hartako mendiak harekiko erresistentziaren bizilekua dira, ahal duten guztietan kondearen gudarostea erasotzen dutelarik. Iraganean, Francescak (Lynn Baggett) kondea Dardoren (Burt Lancaster) mesedetan laga zuen, azken hau erresistentziako kidea delarik. Halere, kondeak Francescarekin izan zuen semea bahitu eta gauzak aldatu egingo dira. Dardo erresistentziara batu eta umetxoa askatzeko kondea eta bere morroien aurka borrokatuko da.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Flame and the Arrow