The Following

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Following
Formatua
Iraupena 42-45 minutu
Egilea Kevin Williamson
Protagonistak Kevin Bacon
Natalie Zea
Annie Parisse
Shawn Ashmore
Valorie Curry
Nico Tortorella
Adan Canto
Kyle Catlett
James Purefoy
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea Fox Broadcasting Company
Emisioa 2013ko urtarrilaren 21a
gaur egun arte
Atalak denboraldi 1 (15 atal)

The Following (euskaraz "Jarraipena") AEBtako telesaila bat da. 2013ko urtarrilaren 21an Fox Broadcasting Company katean estreinatu zen. 2014an bigarren denboraldi bat egongo dela iragarri da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak FBIko agente ohi batek serieko hiltzaile talde bati buruz darabilen ikerketa jarraitzen du, talde honen burua serieko hiltzaile maltzur bat da (James Purefoy), honek bere izaera erakargarria eta internet erabiliz hiltzaile sare bat sortu eta hedatuko du. Hiltzaile buruzagi honen izena Joe Carroll da, Edgar Allan Poeren lanak irakatsi eta bere heroi gotiko honen omenez hainbat neska ikasleen hiltzailea, azkenean aipatutako FBIko agenteak atzeman zuen arte. Ordutik aurrera hiltzailea espetxean dagoela internet bidez hiltzaileez osaturiko sare sozial bat eratu du, hiltzaile talde hau bere aginduetara dagoelarik. Telesailaren hasieran, hiltzaile buruzagia sare horretako kideen laguntzaz heriotz zigorra sahiestea lortuko du, ondorioz FBIk aurrez hiltzaile hau atzematea lortu zuen Ryan Hardy (Kevin Bacon) agente ohiari laguntza eske deituko dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kevin Bacon: Ryan Hardy, FBIko agente ohia.
  • James Purefoy: Joe Carroll doktorea, unibertsitateko literatur irakaslea, eleberri idazlea eta serieko hiltzailea.
  • Natalie Zea: Claire Matthews doktorea, unibertsitateko irakaslea eta Joe Carrollen emazte ohia, Ryan Hardyrekin ere harreman bat izan zuen.
  • Annie Parisse: Debra Parker, jokaera kultuetan aditua den FBIko espezialista.
  • Shawn Ashmore: Mike Weston, FBIko agente gaztea. Joe Carrolli buruzko tesia idatzi eta Ryan Hardy agente ohia heroitzat du.
  • Maggie Grace: Sarah Fuller. Joe Carrollen unibertsitateko ikasle aurreratua. Bere pisukidearen hilketari biziraun zion.
  • Valorie Curry: Emma Hill/Denise Harris, Joe Carrollen jarraitzailea.
  • Nico Tortorella: Jacob Wells/Will Wilson.
  • Adan Canto: Paul Torres/Billy Thomas.
  • Kyle Catlett: Joey Matthews, Joe Carroll eta Claire Matthewsen semea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]