The Fourth Protocol (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Fourth Protocol
Datuak
Jatorrizko izenburua The Fourth Protocol
Izenburua euskaraz Laugarren Protokoloa
Urtea 1987
Estreinaldia 1987ko abuztuaren 28a
Generoa Thrillerra eta Akziozko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 119 minutu
Aurrekontua 14 milioi dolar
Banatzailea Lorimar Motion Pictures
Zuzendaria
John Mackenzie
Ekoizleak
Timothy Burrill
Gidoilariak
Frederick Forsyth
Aktoreak
Michael Caine
Pierce Brosnan
Ned Beatty
Joanna Cassidy
Julian Glover
Musikagileak
Lalo Schifrin
Argazkilariak
Phil Meheux
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Fourth Protocol (euskaraz Laugarren Protokoloa) 1987ko John Mackenzie eskoziar zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Bertan honako aktoreek antzeztu zuten: Michael Caine, Pierce Brosnan, Ned Beatty, Joanna Cassidy eta Julian Glover. Frederick Forsyth idazlearen The Fourth Protocol eleberrian oinarritua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotza, 1980ko hamarkada. KGBko buruzagia den Govorshin jeneralak (Alan North ) Aurora plana martxan jarri du, Laugarren Protokoloa erasotu eta NATO erakundea suntsitzeko helburua duen egitasmo beldurgarria.

Horretarako, KGBko espioi nabarmenena den Valeri Petrofsky komandateari (Pierce Brosnan) isilpeko misioa emango diote: Ingalaterran sartu eta bertan estatubatuar base militar bat suntsituko duen bonba atomiko bat piezaz-pieza muntatu eta lehertzea, honela Hirugarren Gerra Mundiala hasteko helburuz.

Erresuma Batuko Gobernuak sobietarren egitasmo horren berri izan eta MI5 agentziako John Preston (Michael Caine) agenteak Petrofsky espioia topatu eta sobietarren egitasmoa zapuzteko ardura jasoko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]