The Fourth Protocol (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:02, 22 urtarrila 2016

The Fourth Protocol (euskaraz Laugarren Protokoloa) 1987ko John Mackenzie eskoziar zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Bertan honako aktoreek antzeztu zuten: Michael Caine, Pierce Brosnan, Ned Beatty, Joanna Cassidy eta Julian Glover. Frederick Forsyth idazlearen The Fourth Protocol eleberrian oinarritua dago.

Argumentua

Gerra Hotza, 1980ko hamarkada. KGBko buruzagia den Govorshin jeneralak (Alan North ) Aurora plana martxan jarri du, Laugarren Protokoloa erasotu eta NATO erakundea suntsitzeko helburua duen egitasmo beldurgarria.

Horretarako, KGBko espioi nabarmenena den Valeri Petrofsky komandateari (Pierce Brosnan) isilpeko misioa emango diote: Ingalaterran sartu eta bertan estatubatuar base militar bat suntsituko duen bonba atomiko bat piezaz-pieza muntatu eta lehertzea, honela Hirugarren Gerra Mundiala hasteko helburuz.

Erresuma Batuko Gobernuak sobietarren egitasmo horren berri izan eta MI5 agentziako John Preston (Michael Caine) agenteak Petrofsky espioia topatu eta sobietarren egitasmoa zapuzteko ardura jasoko du.

Aktoreak

Kanpo loturak