The Fresh Prince of Bel-Air

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Fresh Prince of Bel-Air
Formatua Sitcom
Iraupena 23 minutu
Egilea Andy Borowitz
Susan Borowitz
Ekoizleak:
Quincy Jones
Andy Borowitz
Susan Borowitz
Kevin Wendle
Protagonistak Will Smith
James Avery
Janet Hubert-Whitten
Alfonso Ribeiro
Karyn Parsons
Tatyana M. Ali
Joseph Marcell
Daphne Maxwell Reid
Ross Bagley
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea NBC
Emisioa 1990eko irailaren 10a
1996ko maiatzaren 20a
Atalak 148 atal (6 denboraldi)

The Fresh Prince of Bel-Air (euskaraz Bel-Airreko Printzea, literalki Bel-Airreko Printze Lotsagabea) NBC kateak ekoiztutako eta 1990 eta 1996 artean emandako komedia estatubatuar bat izan zen. Protagonista Will Smith zuen, bere amak Los Angeleseko Bel-Air auzoko senide aberats batzuekin bizitzera bidaltzen duen Filadelfiako mutil bat. 148 atal egin ziren 6 denboralditan. Gaur egun Nick at Niten, Antena.neoxen, TBSn eta Disneyn ematen da.

Protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: The Fresh Prince of Bel-Airreko pertsonaiak

Protagonista nagusia da. Mutil bizi eta xalo bat bezala interpretatzen du, gainontzeko familia ez bezala. Pailazo bat izaten gozatzen duen mutil arduragabe bat da, berak telesaileko lehen atalean dioen bezala. Etxeko eta kaleko saltsa-maltsa guztietan sartuta dago. Malcolm Xen zalea da, bere idolotzat hartzen duena. Oso neskazalea ere bada, eta nahiko arrakasta du neskekin, eta ondorioz, batzuetan, Carltonek inbidia dio. Behin baino gehiagotan sartuko da nahaspiletan bere neskazaletasunaren ondorioz (Willek Malcolm Xen irudikapen bat dirudi, arazoak bera bezala modu aktiboan konpontzeko bere joera dela eta).

"Phil osaba" bezala ezagutzen da. Familia burua da, oso serioa eta Willi gertatzen den guztiaren errua botatzeko gai. Epailea da, eta bere lanerako dedikazio handia erakusten du. Beti haserretzen da Willekin. Haserretzeaz gain, kosta egiten zaio onartzea bere alaba Ashleyri mutilak gustatzen hasten ari zaizkiola. Gizon garai, lodi eta burusoila da (Willek bere osabataz trufatzeko probesten duena). Bere emazte Vivianetaz oso maitemindua dago.

Vivian, edo "Viv izeba" (hala deitzen du Willek) Hillary, Carlton eta Ashleyren ama da. Etxean ordena jartzen duen ama zentzuduna da. Batzuetan haserretu ere egiten da, baita etxeko gazteen eztabaidetan sartu ere.

Carlton Willen erabat aurkakoa da, bai janzkeran baita izaeran ere. Bere gehiegizko seriotasun eta zuzentasunaren ondorioz, Willen txantxa eta burlen biktima da, batzuetan Will bezain pailazoa ere izaten den arren. Tom Jonesen zale porrokatua da eta intimitate apur bat duenean bere dantza bereziak eginez frogatzen du. Ume mizkinaren ohiko estereotipoa irudikatzen du. Nahas-mahasetan sartzea gogoko du bere itxurazko seriotasuna gora-behera, errua beti Willi botatzen dion arren. Batez ere, Will sekula izan ez duen anaitzat hartzen du, onartzea kostatzen zaion arren. Ez luke familiaren heredentzia Willekin beste inorekin konpartitzerik nahi.

Erosle konpultsiboa, beti bere buruari begira, bere itxurari eta besteek berataz esango dutenari. Bere itxurarekin obsesionatua dago eta inporta zaion bakarra bere kontu korrontea beteta izatea da. Nagusiena den arren, oraindik ere bere gurasoen kontura bizitzen jarraitzen du. Ume izaera izateagatik eta mizkina izateagatik bereizten da, eta, neska denez, bere aitaz probesten da dirua lortzeko.

Hillary eta Carltonen ahizpa/arreba txikia da. Telesaila hasterakoan haur bat zen, baina telesailaren amaiera aldera mutilengatik interesatzen hasten da, bere papera bereizten duena.

Nicky Banks (izen osoa Nicholas Michael Shawn Nathan Wanya Banks). Philip eta Vivian Banksen azken semea, Hillary, Carlton eta Ashleyren neba/anai txikia eta Willen lehengusua. Haur jaio berri bat bezala hasi zen eta telesaila haur espontaneo eta argi bat bezala amaitu zuen. Bere izena Boyz II Men taldeari eginiko omenaldi bat da.

Geoffrey etxe zaindari sarkastiko bat da, edozerentzat erantzunak dituena. Ingeles hezi bat da, oso izaera seriokoa. Bere sarkasmoa familiaren "esplotazioa"n oinarritzen den arren, ez da familiagandik banatzeko gai, atal batean Willek eta Carltonek loteria irabazi zuela sinestarazi ziotela kontutan hartu gabe, honi, sufritzen zuen esplotazioagatik etxetik zihoala erantzun ziolarik. Euforia zela eta, etxean topatu zuen guztia hautsi zuen eta familiako kide guztiak lotsagarri utzi zituen. Guztia txantxa bat zela jakindakoan ez zuen Banks familia zerbitzatzera itzuli nahi izan lotsagarri geratu zela jakinda, baina laster itzuli zen.

Willen lagun banaezina da. Los Angelesen ezagutu zuten elkar, gaueko klub batean (bigarren atalean dioen bezala). Aberatsen etxe batean bizi behar zuela jakinda elkartu zen Willekin. Beti eguzkitako betaurrekoekin, noiz behinka agertzen da telesailean. Hillarytaz maiteminduta dago, honek kasurik ere egiten ez dion arren. Etxean sartzen den ia guztietan, Philipek lorategira jaurtitzen du, bere gehiegizko zintzotasuna eta bere kaleko izaeraren ondorioz hanka sartzen trebea bait da. Jazzy Jeffetan oinarritua eta beronek interpretatua dago, benetako Will Smithek bere abeslari karrera hasi zuen raplaria. Beharbada hori da ustez pertsonaia ezaguna izatearen ondorioz publikoak beti txaloka hartu izanaren azalpena (beste pertsonaien kasuan ez bezala).

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William "Will" Smith Los Angeleseko Bel-Air auzoko bere osaba-izeba aberatsekin bizitzaren alde txarretik ez joateko bizitzera doan Filadelfiako mutil bat da.

Han bere osaba Philip Banks (James Avery), bere izeba Vivian Banks (Janet Hubert-Whitten/Daphne Maxwell Raid), bere lau lehengusu-lehengusinak (Hillary, (Karyn Parsons), Carlton (Alfonso Ribeiro), Ashley (Tatyana Ali) eta Nicky (Ross Bagley)) eta Geoffrey (Joseph Marcell) etxezainarekin biziko da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]