The Fury (1978ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:26, 17 uztaila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

The Fury (euskaraz Amorrua) 1978ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko thriller film bat da. John Farris idazlearen izenburu berdineko The Fury eleberrian oinarritua dago. Kirk Douglas, John Cassavetes, Carrie Snodgress, Charles Durning, Amy Irving, Andrew Stevens eta Rutanya Alda aktoreek antzeztu zuten.

Aurrez, 1976ko Carrie film ospetsuan egin zuen legez, honakoan ere De Palma zuzendariak beldurrezko zinema parapsikologia eta bereziki telekinesiaren gaiekin uztartu zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetako gobernuaren agentzia sekretu batek gaitasun parapsikologikoak dituzten haur eta nerabeak bildu eta gerra egoeran hiltzaileak izateko entrenatuko ditu, erakunde honen burua inongo eskrupulurik gabeko Ben Childress (John Cassavetes) izeneko gizon bat da.

Childressek Peter Sandza (Kirk Douglas) CIAko agentea ohiaren Robin Sandza (Andrew Stevens) semea bahituko du, honek dohai telekinetikoak baiditu. Childressek Peter Sandza erditik kentzeko antolatu duen gezurrezko eraso terrorista baten ondoren hiltzat hartua izango da. Orain, Sandza bere semea topatu eta Childressez mendekatzen ahalenginduko da, horretarako ahalmen telekinetikoak ere badituen Gillian Bellaver (Amy Irving) neska gaztearen laguntza izango du.

Aktoreak

Kanpo loturak