The General (1998ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 23 urtarrila 2016
Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The General (1926ko filma)».

The General (euskaraz Jenerala) 1998ko John Boorman ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1980ko hamarkadan Irlandan arras ospetsua izan zen Martin Cahill kriminal eta lapurraren bizitza kontatzen duen Paul Williams kazetariaren The General liburuan oinarritua dago. Bertan, Brendan Gleeson, Adrian Dunbar, Sean McGinley, Maria Doyle Kennedy, Angeline Ball eta Jon Voight aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

The General filmak Martin Cahillen (Brendan Gleeson) hilketarekin hasten da. Ezizenez Jenerala (The General), Dublingo auzo txiro batean jaio eta jada haurtzarotik lapurretari ekion zion. Irlandako gizartean bere izena laster egin zen ospetsu, nahiz eta inork bere aurpegia nolakoa zen jakin ez, jendaurrean nola edo hala beti eskuaz ezkutatzen saiatzen baitzen. Agintearekiko erakusten zuen mespretxu eta harropuzkeriarengatik kondaira bilakatu zen, betiere polizia, eliza, erakunde ofizialak nahiz agintariak lotsagarri utzi asmoz, izaera anitzeko pertsona zen, bortizkeria, umorea nahiz eskuzabaltasuna modu berean erabiliz.

Filma protagonista (Cahill) bere etxetik atera eta ustekabean kalean hiru tiroz hiltzen dutenean hasten da. Ondoren, pertsonaiaren bizitza haurtzarotik helduarora kontatzen delarik, bai eta bere hilketa ekarriko zuten arrazoiak azalduz ere. Cahill eta bere taldekideek herrialdean ohiartzun handia izan zuten lapurreta handiak burutu zituzten. Ekintza hauek eta lortutako diruak, erakunde nahiz beste talde batzuen arreta erakarriko dute, bai Garda (Irlandako Errepublikako polizia),IRA nahiz Ulster Volunteer Force taldeena ere. Azkenik, IRAko kideek hilko dutelarik.

Aktoreak

Sariak

Canneseko Zinemaldian eszenagintzako saria jaso zuen.

Musika

  • Filmaren hainbat unetan Van Morrison irlandar abeslari eta konposatzailearen "It was once My Life" eta "So Quiet Here" abestiak entzun daiteske.
  • Filmaren amaierako kredituetan Cole Porter estatubatuar konposatzailearen "Don't Fence Me In" abestia entzuten da.

Kanpo loturak