The Gods Must Be Crazy

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Gods Must Be Crazy (euskaraz Jainkoak Erotuak Zaudek/n) 1980ko Jamie Uys hegoafrikar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako komedia filma bat da. Nǃxau, Marius Weyers, Sandra Prinsloo, Louw Verwey eta Michael Thys aktoreek antzeztu zuten. Narratzailea Paddy O'Byrne izan zen.

The Gods Must Be Crazy II (1989) izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bushmandarrek zibilizaziotik at Kalahari basamortuan bizi den izaera jator eta lasaieko San herriko tribu bat osatzen dute. Egun batez, haietako kidea den Xik (N!xau) ordokiaren erdi-erdian Coca-Cola freskagarri botilatxo huts bat topatuko du, hain zuzen ere, bertatik hegan zihoan hegazkin batetako pilotu axolagabe batek botatakoa. Jainkoen oparia dela sinistuta, bere tribura eramango du. Ordurarte inoiz ikusi gabeko materialaz eginiriko objektu bitxi hark, haren jabe izateko herrikide denen griña piztuarazi, eta ordurarte bake santuan bizi zen tribuan liskarrak eta giro txarra sortaraziko ditu. Hortaz, Xik bere herrian bakea berrezartzeko asmoz, objektu hura bere jatorrizko lekura itzultzeko bidai luze bati ekingo dio.

Aktoreak

Kanpo loturak