The Grapes of Wrath
| Egilea | John Steinbeck (1939) | |
| Generoa | Eleberria | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | 'The Grapes of Wrath' | |
| Argitaratzailea | The Viking Press | |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
| Orrialdeak | 619 | |
| Sariak | Fikziozko Pulitzer saria National Book Award |
|
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Suminaren mahatsak | |
The Grapes of Wrath (euskaraz: "Suminaren mahatsak"[1]) John Steinbeckek idatzitako eleberria da, 1939an argitaratu zena. Eleberri honekin, Steinbeckek National Book Award-a eta Fikziozko Pulitzer saria irabazi zituen. Gainera, eleberria behin baino gehiagotan aipatu zen egileak 1962an Literaturako Nobel Saria irabazi zuenean.
Depresio Handian kokatua, eleberriak Joad familiaren istorioa kontatzen du. Familia, nekazari maizterrak izaki, Oklahomako etxetik kanporatua da, sikateak, egoera ekonomiko larriak eta nekazaritza eta finantza industrietan egondako aldaketek eraginda. Egoerak bultzatuta, familiak Kaliforniarantz egiten du bidea. Haiekin batera, egoera berean dauden beste milaka pertsona, "Okieak", ere badoaz lan, lur, duintasun eta etorkizun baten bila.
Eleberriaren filma ere egin zen 1940an, John Fordek zuzendua eta Henry Fondak zuelarik protagonistaren rola.