The Great Dictator

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Great Dictator
Dictator charlie3.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua The Great Dictator
Izenburua euskaraz Diktadore Handia
Urtea 1940
Generoa Komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 124 minutu
Aurrekontua 2 milioi dolar
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Charles Chaplin
Ekoizleak
Charles Chaplin
Gidoilariak
Charles Chaplin
Aktoreak
Charles Chaplin
Paulette Goddard
Jack Oakie
Musikagileak
Charles Chaplin
Meredith Willson
Argazkilariak
Karl Struss
Roland Totheroh
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Esperantoa

The Great Dictator (euskaraz "Diktadore Handia") 1940ko Charles Chaplin ingeles zinema zuzendari eta aktorearen filma bat da. Filma honetako antzezle nagusiak Charles Chaplin bera, Paulette Goddard eta Jack Oakie izan ziren.

Ordurarte Chaplin zen Hollywooden filma mutuak filmatzen jarraitzen zuen bakarra, hau bere lehenbiziko soinudun filma izan zelarik, baita denetan arrakastasuena ere.

Filma nazismoa, faxismoa eta antisemitismoa nahiz diktadura guztien aurkako kritika zorrotza da. Estreinatu zen unean EEBBak Alemania Naziaren oraindik bakean zeudela kontutan hartu behar da. Filma honetan Chaplinek naziak "makina-gizonak, makina burmuin eta bihozdunak" gisa definitzen ditu. Bestalde bi pertsonaia ezberdin antzezten ditu: bata Adenoid Hynkel diktadore harroputza (Adolf Hitlerren karikatura garbia) eta bestea judutar bizarmoztaile apala.

Filma hau bost Oscar Sarietarako izendatua egon zen, nahiz eta azkenik haietako bat bera ere irabazi ez zuen: Film onenaren Oscar Saria (United Artists eta Charlie Chaplin, ekoizle gisa), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Charles Chaplin), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Charles Chaplin), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jack Oakie) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Meredith Willson).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren amaieran Tomaniako Armadako gudari batek Schultz ofizialaren bizia salbatzeko asmoz hegazkin istripua izan eta bere oroimena galduko du, ospitalean 20 urtez egongo delarik. Oraindik amnesia duelarik, ospitaletik ihes egin eta hirira itzuliko da, Ghetton bizartegi bat irekiz. Garaiak asko aldatu egin dira. Hynkel diktadoreak herrialdean agintzen du, juduen aurkako diskriminazio ankerra gauzatuz.

Hynkelen segurtasun zaindari batek bizarmoztailea erasotzera doanean Hannah izeneko Ghettoko neska gazte batek bizarmoztailea babestuko du. Biak elkar maitemindu eta diktaduraren nondik-norakoak jasan beharko dituzte, baina bizarmoztaileak bizia salbatu zion Schultz ofizialaren babesa izateko itxaropena dute. Bestalde, Hynkelek bere munduaz nagusitzeko asmoak egi bilakatzeko bankari judu baten finantzaketa lortzen saiatuko da.

Bankari juduak mailegua emateari uko egin ondoren, Ghettoan errepresioa berrindartuko da, Schultz ofizialak Hynkel diktadoreari juduekin gizatasun eza izatea leporatu izanagatik zorigaitzean eroriko delarik. Errepresioaren ondorioz bizarmoztailea eta Schultz ofizial ohia kontzentrazio esparru batean sartuko dituzte.

Hynkel diktadoreak Osterlich inbaditzea erabakiko du, baina Bacteriako dikadorea den Benzino Napaloni-ren etorrerak hura bere egoitzara gonbidatu eta abegikor agertea behartuaraziko du, azkenik diktadoreen arteko bilera jan, opil eta gozo jaurtiketa liskar barregarri batean amaituko delarik.

Hannah eta jende gehiago Ghettotik Osterlichera ihes egingo dute, baina handik gutzira Tomaniak herrialde horren inbasioari ekingo dio. Bienbitartean, bizarmoztailea eta Schultz kontzetrazio esparrutik ihes egin eta kontrol bateko zaindariek bien arteko antzekotasun fisikoaren ondorioz Hynkel diktadorearekin nahastuko dute, zaindariek bizarmoztailea Osterlicheko hiriburura eraman eta han mundua bereganatzearen inguruko hitzaldia eman beharko du.

Aldiz, bizarmoztaileak hitzaldi ziraragarria egingo du: politika antisemiten aurka, Tomainia eta Osterlich herrialde aske eta demokratikoak izango direla aipatuko duelarik. Gizateria osoari diktadurekin amaitu eta zientzia eta aurrerapenak mundua leku hobeagoa izan dadin erabiltzeko deia ere egiten du.

Hannahk bizarmoztailearen hitzaldia erasotzaileek suntsitutako bere etxean irratin erabat harriturik entzuten du, mintzatzen ari dena "Hynkel" delako ustetan, halako batean berari zuzentzen zaiolarik: "Hannah, entzun al nazaken? Hagonan lekuan hagoela ere, begiratu ezan goruntz, Hannah! Lainoak urrunduz zoazten, eguzkia agertuz, ilunpetik argitara goazen, mundu berri bateruntz, mundu on batetara, bertan gizonak gorrotoa, handinahikeria eta basakeriaren gain egonen ditun! Begira ezan goruntz, Hannah, gizonaren arimari hegalak eman zaizkion eta azkenean hegan hasi behar dun, Erromako zubirantz hegan zihoan, itxaropenaren argiruntz, etorkizunaruntz, etorkizun loriotsua, zeurea, neurea, denona! Begira ezan goruntz, Hannah, begira ezan goruntz!". Hannahk zerura itsaropenez so egin, eta filma bere aupegiaren irudiaz akitzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filman erreferentziatutako politikari nagusiak:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Great Dictator Aldatu lotura Wikidatan