The Grey

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Grey (euskaraz Grisa) 2011ko Joe Carnahan estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko drama filma bat da. Ian MacKenzie Jeffers idazlearen Ghost Walker eleberrian oinarritua dago. Bertan, Liam Neeson, Frank Grillo, Dermot Mulroney, Dallas Roberts, Joe Anderson, Nonso Anozie eta James Badge Dale aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Alaskan hegazkin istripua izan ondoren, John Ottway (Liam Neeson) buru duen petrolio-findegi langile talde batetik bizirik irten diren kideak tundra izoztu eta hotzean ez lur eta ez zeru gelditu dira. Zauriak dituztela eta eguraldi latz etengabea jasaten dutelarik, hotz jasangaitz hartatik ihes egiteko egun gutxiko epea dute. Hori gutxi balitz bizirik irten diren kideen atzetik otso basati andana odoltsu bat atzetik gupidagabe eta nekagaitz jarraika dabil. Giza harrapakinak banan-bana otsoen edota eguraldiaren ondorioz hiltzen doazen einean, gizaseme talde honek lurralde latz hartatik bizirik irteteko aukerak murriztuz joango dira.

Aktoreak

Ondorioa

Filmak lehenengo itxura batean abentura edo ekintza filma baten itxura guztia du, baina istorioa aurrera joan eta protagonistaren oroitzapenak azaleratzen diren einean gertakarien nahiz istorioaren atzean drama filosofikoa dagoela ikusiko da, heriotza eta gizakion eguneroko biziraupen borrokari buruzko istorio bat dela ikusten delarik, otsoak nahiz taldekideek jasan beharko dituzten baldintza latzak gizaiok egunero gainditu behar ditugun oztopoen irudikapena direlarik.

Eguneroko gizakion biziraupen borroka eta edozein motako oztopoei etsi gabe nola edo hala amaierarte aurre egiteko filosofia hori protagonista haurra zenean bere aitak bulegoko horman zintzilik zuen poesia motz honek laburbiltzen du, filman zehar nahiz amaieran aipatzen delarik:

« Once more into the fray...
Into the last good fight I ever know.
Live and die on this day.
Live and die on this day.


Berriz ere borrokan...
Ezagutuko dudan azken borrokan.
Egun honetan bizi eta hil.
Egun honetan bizi eta hil.
»

Kanpo loturak