The Hitchhiker's Guide to the Galaxy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Hitchhiker's Guide to the Galaxy ("Autoestopista galaktikoaren gida"), Douglas Adamsek 1978an idatzitako irratikomedia bat da.

Liburuak, telebista saioa, bideojoko bat eta 2005eko bertsio bat azaldu zen. Douglas Adamsek bertsio bakoitzerako apur bat moldatzen zuen bere istorioa. Ez dago euskaraz, baina bai gaztelaniaz, nahiz eta Douglas Adams britainiarra izan.

Sinopsia [aldatu]

Saioak Arthur Dent-en abenturetan oinarritzen da, gizon ingeles bat, Londres inguruan bizi dena, Lurraren suntsiketatik alde egiten du, Vogoiak izeneko arraza estralurtar batek sortua autobide espazial bat egiteko. Bere lagun Ford Prefectekin, berak orain arte jakin ez arren Betelgeuse izarraren inguruko planeta batekoa dela. Zaphod Beeblebrox, Forden anaia edo lehengusua (ezin da jakin, Zaphodek eta Fordek hiru ametako bat trukatzen dutela esaten duelako). Zaphod Beeblebrox presidente galaktikoa izan zen denbora batez, Zaphodek bere ontziarekin (Urrezko Bihotza, unibertso ezaguneko ontzirik azkarrena) salbatzen ditu Ford eta Arthur, eta bere tripulazioa aurkezten die: Trillian, Arthurtek bere andregaitzat zuena garai batean, baina Zaphodek kendu ziona, eta Marvin, androide paranoikoa, depresio duen robot bat. Fordek Arthuri ordenagailua den gida bat erakusten dio, "Autoestopista Galaktikoaren Gida", jakitua guztia duen liburua.

Pertsonaiak [aldatu]

  • Arthur Dent: Gizakia da, eta beraren etxea bota egiten dute autobide bat egiteko. Filmean, bere andregaia, Trillian, Zaphod Beeblebroxek lapurtzen dio festa batean esanez: "Nahi al duzu erakustea nire espazio ontzia?". Arthurrek berriz pentsatzen du: "Nahi al duzu erakustea nire espazio ontzia? Nork konkistatzen du neska bat esaldi horrekin!".
  • Ford Prefect: Arthurren lagunik onena, nahiz eta estralurtarra izan, gizaki baten berdina da itxuraz. Autoestopista galaktikoaren gidarentzat lan egiten du, unibertsoko libururik salduena, eta pelikularen ikurra.
  • Zaphod Beeblebrox: Forden lehengusua edo anaia, presidente galaktikoa izan zen denbora labur batez. Gizaki forma du, eta Rockeko kantari batek bezala janzten da, bi buru ditu, bat inplantatua, zeba berak esaten duen bezala: "Burmuin bat baldin baduzu eta presidentea bazara, erotu egingozara". Hiru beso ditu, hirugarrena beti ezkutuan.
  • Trillian: Arthurren neskalaguna denbora batez, baina Zaphod Beeblebroxek kendu zion festa batean. Orduezkeroztik, Urrezko Bihotzean bizi da Marvin, Eddie eta Zaphodekin batera.