The Hunt for Red October (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:35, 22 urtarrila 2016

The Hunt for Red October (euskaraz Urri Gorriaren Ehiza) 1990eko John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza thriller filma bat da. Tom Clancy idazlearen izenburu berdineko The Hunt for Red October eleberrian oinarritua dago, Jack Ryan agentea protagonista duten eleberri sailaren barnean dago. Sean Connery, Alec Baldwin, Scott Glenn, James Earl Jones eta Sam Neill aktoreek antzeztu zuten.

Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Cecelia Hall eta George Watters II) irabazi zuelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sobietar Batasuneko Itsas Armadako Marko Ramius (Sean Connery) kapitain pretigiotsuaren agindupean dagoen Urri Gorria itsaspeko nuklearra Ipar Atlantikoan barneratu eta AEBrako norantzan doa. CIAk ez daki itsaspekoaren asmoa AEBak erasotu edota Sobietar Batasunetik desertatu ote nahi duen, horregatik Jack Ryan (Alec Baldwin) agenteari sobietar itsaspekoarekin harremanetan jarri eta haien asmoa zein den jakiteko misioaren ardura eman dio.

Aktoreak

Kanpo loturak