The Informer (1935eko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Informer
Informatzailea
Datuak
Jatorrizko izenburua The Informer
Izenburua euskaraz Informatzailea
Urtea 1935
Estreinaldia 1935ko maiatzaren 9a
Generoa Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 91 minutu
Aurrekontua 243.000$
Banatzailea RKO Radio Pictures
Zuzendaria
John Ford
Ekoizleak
John Ford
Gidoilariak
Liam O'Flaherty
Dudley Nichols
Aktoreak
Victor McLaglen
Heather Angel
Preston Foster
Margot Grahame
Wallace Ford
Una O'Connor
Musikagileak
Max Steiner
Jatorrizko hizkuntza
ingelera
Sariak
1935ko lau Oscar sari:
Zuzendari onenaren Oscar Saria
John Ford
Gizonezko aktore onena Oscar Saria
Victor MacLaglen
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
Dudley Nichols
Musika onenaren Oscar Saria

The Informer (euskaraz Informatzailea) John Fordek zuzendu eta Victor McLaglenek antzeztutako 1935ko filma bat da. Liam O'Flaherty idazle irlandarraren idazlan batean oinarrituta dago. Bere filmatze denbora 3 astekoa izango da.

4 Oscar sari bereganatu zituen: Zuzendari onena, aktore onena (Victor McLaglen), gidoi onena eta musika onena.

Filma hau Forden apustu pertsonala izan zen, honek bere lehen Oscar saria eman zion, bere filmaketa aurrera zihoan arabera John Fordek ohitura zuen bezala filmaren ekoizleekin hika-mika larriak izan zituen. Filmaleku zahar batean filmatu beharrean aurkitu ziren, dekoratu moduan berriz margotutako oihalak erabili zituzten, baina Ford eta bere lankideek ehundura bisualak itzalen erresuma bilakatuko dituzte, honela salatariak diren dekoratu-hondoetako definizioa saihestuz. Zenbait sekuentzia gogoangarri (adibidez epaiketarena) bat-batean martxan filmatuaz egin ziren.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanda, 1922. urtea. 1920. hamarkadako Dublin asaldatua, Gypo Nolan (Victor McLaglen), fundamentu eskaseko tipo ganoragabe eta aldrebes bat da, Irlandar Askapen Mugimendutik kaleratu berri dute bere zurrut egiteko zaletasuna dela eta. Bere neskalaguna den Katie-rekin Estatu Batuetara bidaiatzea amesten du. Agintariek eskeintzen duten diru-sariak kemenduta, Gypok bere lagunmin eta kide den Frankie McPhillip (Wallace Ford) IRAko ekintzailearen kokalekua salatzen du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Informer (1935eko filma) Aldatu lotura Wikidatan


The Informer filmari buruzko web orrialdea