The Insider

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:29, 22 urtarrila 2016

The Insider (euskaraz Inofrmatzailea) 1999ko Michael Mann estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Marie Brenner idazlearen "The Man Who Knew Too Much" ("Gehiegi Zekien Gizona) oinarritua dago. Al Pacino, Russell Crowe, Christopher Plummer, Diane Venora, Philip Baker Hall, Lindsay Crouse eta Debi Mazar aktoreek antzeztu zuten.

Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jeffrey Wigand (Russell Crowe) zientzialaria eta Brown & Williamson estatubatuar tabakogintza enpresaburuak bere enpresak ezkutatzen duen sekretu handiena jakin du: erretzaileei adikzioa sortarazten dien osagaiak zein diren. Lowell Bergman (Al Pacino) telebista ekoizleak Wigand bere saiora eraman eta elkarrizketatuz bere ibilbide profesionala arriskuan jarriko du, Bergman berak ere iritzi publikoaren aurrean enpresako sekretua azaleratu duenetik bere bizitza pribatua ere desegiten ari zaio, baina tabako enpresa ahaltsuen aurkako borroka latz honetan inor ez da ongi aterako.

Aktoreak

Kanpo loturak