The Iron Lady

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Iron Lady («Burdinezko Dama») 2011ko Erresuma Batuko film biografiko bat da, ingelesez egina, Margaret Thatcherren bizitza kontatzen duena.

Familiaren giroak bazuen jadanik politikarekin zerikusirik. Aitak janari denda baten jabea izan zen, baina herrian, batzuetan diskurtso politikoak egiten zituen. Eta Margaretek beti arretaz entzuten zuen bere aitak esandakoa. Unibertsitatera beka batekin joango zela, etxean esan zuenean, aitak harro-harro animatu zuen onena izatera. Karrera amaitu eta gero politika mundura heldu zen. Baina mundu hau gizonezkoa zen guztiz eta izugarrizko indarra behar izan zuen bere iritziak gutxienez gizonezkoenak bezain baliagarriak zirela erakusteko.

Beste politikari gazte batekin maitemindu zen eta mutilak ezkontzeko eskatu zionean, Margaretek azaldu zion inoiz ez zela etxeko andre bat izango. Berari, hori gustatzen zitzaion Margaretengandik, hain zuzen: bere gogo eta irrika Britainia Handia hobetzeko politikaren bidez. Hortaz, ezkondu ziren eta berak beti Margareten erabakiak bultzatu zituen, baita garai latzetan ere. Margaret Britainia Handiko lehen ministro bihurtu zenean, herrialdearen egoera penagarria zen. Burdin lantegiak ixten ziren lanik ez zegoelako eta izugarrizko iskanbila eta matxinadak agertu ziren. IRAren atentatu batean bere senarra hil zen eta Margaretek ezin izan zuen bere heriotza inoiz gainditu. Malvinen gerra hastea erabaki zuen eta azkenean irabazi arren, gerra garaia oposizio politiko eta sozialez beteta zegoen. Erabakiak hartzeko ausardia zuen eta horregatik Europa osoak Burdinazko Dama goitizena eman zion.