The Jazz Singer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Jazz Singer
The Jazz Singer 1927 Poster.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua The Jazz Singer
Izenburua euskaraz Jazz abeslaria
Urtea 1927
Estreinaldia 1927ko urriaren 6a
Generoa musikala
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 89 minutu
96 minutu (Sarrera eta Amaierako musikarekin)
Aurrekontua 422.000 dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Alan Crosland
Gidoilariak
Alfred A. Cohn (eszenatokia)
Jack Jarmuth (tituluak)
Samson Raphaelson idazlearen The Day of Atonement istorio laburrean oinarritua
Aktoreak
Al Jolson
May McAvoy
Warner Oland
Yossele Rosenblatt
Musikagileak
Louis Silvers
Argazkilariak
Hal Mohr
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Jazz Singer (euskaraz Jazz abeslaria) 1927ko Alan Crosland estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Samson Raphaelson idazlearen The Day of Atonement ("Pekamen Eguna") istorio laburrean oinarritua dago.

Filma honek nonbait ospea baldin badu, aktoreen solasak entzungai zeuden zinemaren historiako lehenbiziko filma izan zelako da, ordurarteko filma guztiak filma mutuak baiziren. Filma hau estreinatu bezain azkar, zinemak sekulako aldaketa jasan zuen, musikalak biderkatzeaz gain, soinudun zinemaren hastapena izan baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rabinowitz (Bobby Gordon) abeslari juduak bere seme Jakie-k (Al Jolson) familiaren kantagintza usadioaren jarrai dezan nahi du, Manhattango Lower East Side ghettoko abeslaria bilakatu dadin, baina 13 urteko mutikoak tabernan garai hartan puri-purian dagoen jazz abestiak abestu ohi ditu. Moisha Yudelson auzokideak Jakieren jardueren berri haren aitari eman eta aitak berarekin etxera arrastaka ekarriko, honakoa esanez: "Nik irakatsiko diat Jainkoak eman dian ahots hori alferrik ez xahutzen!", mutikoak aitari honakoa erantzunez: "Jotzen banauzu, joan eta ez naiz inoiz gehiago itzuliko!", ondoren aitak semeari ipurdikoak emango dizkiolarik. Aitaren ipurdikoen ondoren, Jakiek ama agurtu eta bere zina beteko du. Aldiz, aitak jasa semerik ez duela baieztatuko du.

Hamar urte beranduago, Jakie mutikoa zena, kabaretetan abestu ohi duen Jack Robin (Al Jolson) izeneko abeslaria da, Mary Dale (May McAvoy) dantzaria neskalagun duelarik. Aldiz, aitak abeslari gazte bati irakatsi ohi dio. Behinola Jack bakeak egiteko asmoz aitarenean agertuko da, baina alferrik, aitaren oihuak besterik ez baidituko jasoko, hortaz Jackek aitari honakoa erantzungo dio: "Noizbait amak (Eugenie Besserer) ulertzen nauen bezala ulertuko nauzu".

Jackek Broadwayen estreinaldian duen egunean, aita gaixo jarriko da, bere familia eta ekitaldi hartara joan edota bere fedearen arteko erabakia hartu beharko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Jazz Singer