The Kinks

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Kinks
Jatorrizko taldekideak
Jatorrizko taldekideak
Datuak
Jatorria Londres (Ingalaterra)
Musika mota Rock
Urteak 1964 - 1996
Diskoetxeak Pye, Reprise, RCA, Arista, London, MCA, Sony, Koch, Konk/Guardian, Universal
Lehenagoko taldekideak
Ray Davies
Dave Davies
Mick Avory
Pete Quaife
John Dalton
John Gosling
Andy Pyle
Gordon John Edwards
Jim Rodford
Ian Gibbons
Bob Henrit
Mark Haley

The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean.

Urte horretan bertan nabarmendu ziren "You really got me" kantarekin. Arrakasta handia eskuratu zuten Erresuma Batuan eta AEBetan. Amerikan, British Invasion (Inbasio britainiarra) zeritzon mugimenduaren barruan sartu zuten The Kinks. Izan ere, hurrengo urteetan, 1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, arrakasta handiko kanta eta disko ugari plazaratu zituzten The Kinks-ek, kritikarien nahiz entzuleen aldetik: Face to Face, Something Else, The Kinks Are the Village Green Preservation Society, Arthur, Lola Versus Powerman and the Moneygoround, eta Muswell Hillbillies. Haien hurrengo disko kontzeptualak ez ziren hain arrakastatsuak izan, baina 1970etako bukaeran eta 1980etako hasieran zenbait taldek (Van Halen, The Jam, The Knack, and The Pretenders) haien kanten bertsioak egin zituzten, The Kinksen diskoen salmentak igoaraziz. Hurrengo hamarkadan, Britpop-eko taldeek, Oasisek edo Blurrek esaterako, The Kinks aipatzen zuten haien iturrien artean. The Kinks 1996an banandu ziren, azken urteotako albumen salmenta txikiengatik eta Davies anaien arteko tirabirengatik.

2014ko uztailaren 23an, Ray Davies Donostiako Jazzaldian izan zen eta The Kinks taldearen kantaz osatu zuen gehien bat bere emanaldia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Kinks Aldatu lotura Wikidatan