The Ladykillers (2004ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Ladykillers
Datuak
Jatorrizko izenburua The Ladykillers
Izenburua euskaraz Andere Hiltzaileak
Urtea 2004
Estreinaldia 2004ko martxoaren 26a
Generoa Suspensea
Komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 104 minutu
Aurrekontua 35 milioi dolar
Banatzailea Touchstone Pictures
Zuzendaria
Ethan Coen
Joel Coen
Ekoizleak
Ethan Coen
Joel Coen
Gidoilariak
Ethan Coen
Joel Coen
Aktoreak
Tom Hanks
Irma P. Hall
Marlon Wayans
J. K. Simmons
Tzi Ma
Ryan Hurst
Musikagileak
T-Bone Burnett
Carter Burwell
Argazkilariak
Roger Deakins
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
Etekinak: 76.747.441 dolar

The Ladykillers (euskaraz "Andere Hiltzaileak") 2004ko Ethan Coen eta Joel Coen estatubatuar zinema zuzendarien filma bat da. Berez, 1955ean Alexander Mackendrick zinemagileak zuzendutako izenburu berdineko The Ladykillers komedia beltzaren berregokitzapen bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

G.H. Dorr profesore bitxia Munson andrearen etxera iritsi berri da, adineko emakumezko beltz alarguna, eta bertan ostatu hartuko du. Bide batez beheko sotoa ere alokatuko du, Berpizkundeko musika garaiko musika-tresnekin jo ohi duen bere taldearen entsegu lekua izan dadin.

Baina musika talde hau trikimailu edota azpijoko bat besterik ez da, handik hurbil dagoen "Bandit Queen" ontzi-kasinoko dirua lapurtzeko asmoz profesoreak elkartu dituen gaizkile xelebreez osatutako talde bat baita.

Lapur taldea kide hauek osatzen dute:

  • G.H. Dorr profesorea (Tom Hanks), Hegoaldeko zaldun planta eta hizkuntz hiletan aditua, hizketan eta zurikerietan aritzeko trebea oso.
  • Gawain (Marlon Wayans), "Bandit Queen" ontzi-kasinoko langile beltz, gazte eta ahoberoa.
  • "Jenerala" (Tzi Ma), tuneletan aditua den 50 urte inguruko asiar ixil, erretzailea eta jenio txarrekoa.
  • Garth (J.K. Simmons), lehergailuetan aditua, antzina ekintzailea izana, Kolon minberatuaren sindromea du.
  • Lump (Ryan Hurst), kankailu ergela, taldeko indartsua da.

Dirua ohosteko plana honetan datza: Munson andrearen sototik tunel bat ireki, bertako hormak lurrez eginak baitira, eta handik ontzi-kasinoaren diru biltegiaren hormaraino doan tunela zulatzea; Gawainek hormako zuloa estaliko du, eta Garth eta Jeneralak tunela eraitsiko dute.

Halere, filma eta plana bera aurrera doazen einean gauzak erabat nahastu eta ezusteko amaiera emango da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]